Naiz+ Naiz+

#U12Bilbora Durangoko LipDub-aren B Aldea edo Making Off-a

Herrira. Iragan den abenduaren 8an Herrira mugimenduak Durangoko karriketan grabatutako LipDub arrakastatsua beste ikuspuntu batetik ikusi daiteke bideo honetan. Durangoko LipDub-aren "B aldea" edo making off-a da hau. Gogoratu, ekimen koloretsu eta parte hartzaile honetan euskal jendarteko hamaika sektoretako lagunek hartu zuten parte datorren urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio Orokorrean parte hartzeko deia luzatuz.

Urtarrilaren 12an, 17:30tan Casillatik, Herri Mobilizazio Orokorra: "Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira". #U12Bilbora

> LipDuba NAIZen