\r\n

Nuria Picasen taldeak zabaldu duen bideoan ikus daiteke bere iritsiera. Lasterketa gogorra izan zuen oso, dezenteko tartea aterata zion Huserri baina azken unean arnasteko arazoekin izan zen Picas eta juxtu-juxtuan iritsi zen helmugara, hiru minutuko tartearekin. Askotan egin ohi duen legez, bere sentitzen zuen bandera, kataluniar estelada, jarri zuen helmugan ospakizun gisa.

\r\n

Noski, betiko batzuen artean astakeriei bide eman die keinuak...

\r\n
\r\n

Que asco de tia! Deber\u00eda de devolver todas las becas o subvenciones que ha recibido del estado! Gracias @buff_es no les vuelvo a comprar

\r\n\u2014 Aaron Mesa (@aaronbombardino) September 2, 2017\n
\r\n\r\n

Esker mezuak ere izan ditu, noski, Joan Tard\u00e0k (ERC) emandakoa, adibidez:

\r\n
\r\n

Gr\u00e0cies N\u00faria! @NuriaPicas https://t.co/UqC8LCF3k7

\r\n\u2014 Joan Tard\u00e0 i Coma (@JoanTarda) September 3, 2017\n
\r\n\r\n

Hainbat hedabide katalanetan jaso dute zalaparta, noski. Picasek berak irrati publiko kataluniarrean esan du dezenteko kritikak jaso dituela, bere erantzuna: \u00abEzin nuen besterik egin, nire bandera da\u00bb

\r\n

Lasterketaren inguruko bideoak, sailkapenak eta informazioa HEMEN topatu ahal dituzue.

\n"}
Naiz+ Naiz+

Ultra Trail Mont Blanc, irudi ikusgarriak eta estelada baten inguruko zalaparta

Larunbatean izan zen Alpetan bere kategorian Europako erreferentzia nagusia den Mont Blanceko Ultra Traila, goiko bideoan laburtu du antolakuntzak egunak eman zuena. 

165 km eta 9.500 metroko desnibel positiboa du ibilbideak. Mutilen artean azkarrena François D'Haene izan zen (19.01.54) eta Kilian Jornet Burgada kataluniarrak egin zuen 2. (19.16.59), Tim Tollefson estatubatuarra izan zen 3. (19.53.00).

Nesken artean garailea Nuria Picas kataluniarra izan zen (25.46.43), Andrea Huser suizarra 2. (25.49.18) eta Christelle Bard 3. (26.39.03). 

Zer esana, hala ere, garaile kataluniarrak helmugan estelada jartzeak ekarri du... Ebrotik beherako jende klase baten artean, bereziki:

Nuria Picasen taldeak zabaldu duen bideoan ikus daiteke bere iritsiera. Lasterketa gogorra izan zuen oso, dezenteko tartea aterata zion Huserri baina azken unean arnasteko arazoekin izan zen Picas eta juxtu-juxtuan iritsi zen helmugara, hiru minutuko tartearekin. Askotan egin ohi duen legez, bere sentitzen zuen bandera, kataluniar estelada, jarri zuen helmugan ospakizun gisa.

Noski, betiko batzuen artean astakeriei bide eman die keinuak...

Esker mezuak ere izan ditu, noski, Joan Tardàk (ERC) emandakoa, adibidez:

Hainbat hedabide katalanetan jaso dute zalaparta, noski. Picasek berak irrati publiko kataluniarrean esan du dezenteko kritikak jaso dituela, bere erantzuna: «Ezin nuen besterik egin, nire bandera da»

Lasterketaren inguruko bideoak, sailkapenak eta informazioa HEMEN topatu ahal dituzue.