\r\n
\r\n

Egin bozketa bat: jarraitu ez jarraitu. Eta ez esan bozkatuko duzuela soilik marrazkilariok ;-) Hitza herriari, zotz!

\r\n\u2014 Iban Arantzabal (@iarantzabal) 2017(e)ko irailak 27\n
\r\n\r\n
\r\n

Hau nahigabea! pic.twitter.com/vLEFPtCNoQ

\r\n\u2014 Edorta Amurua (@makilipurdi) 2017(e)ko irailak 27\n
\r\n\r\n
\r\n

Gaur pixka bat urkullutuago jaiki da Euskal Herria, @H28aldizkaria gabe. Egun handira arte! pic.twitter.com/kUOR5Xh5OD

\r\n\u2014 Imanol Epelde Pagola (@27zapata) 2017(e)ko irailak 28\n
\r\n\r\n
\r\n

Ooooohhhh! Hileroko 28etan soldata jasotzea baino garrantzitsuagoa zen neretzat H28 jasotzea!!! Plazer bat izan da, MILA ESKER! \uf44f\uf3fd\uf44f\uf3fd\uf44f\uf3fd\uf44f\uf3fd\uf44f\uf3fd

\r\n\u2014 leihoko mutxurdina (@mutxurdina) 2017(e)ko irailak 28\n
\r\n\n"}
Naiz+ Naiz+

Umorearen iturria itxi du H28 aldizkariak

Captura_de_pantalla_2017-09-28_a_las_9.06.49
h28

28. alera iritsita agur esan digu H28 aldizkari satirikoak. Umore eta kritika lagun hartuta bi urte pasatxoz izan dugu bidelagun, 2015ko urtarriletik gaur arte. Charlie Hebdo astekariaren aurkako gertaera latzek bultzatuta sortu zen aldizkaria eta puntual puntual iritsi da sarera hileko 28. egunean. Irria eta kritika zorrotz uztartuz, bazterrak harrotu dituzte argitaratutako aleek.

Aldizkariak urtebete bete zuenean webgune berriarekin ospatu zuen egun handia. Paperera ere salto egitea lortu du, pieza onenekin ‘urtikaria’ eginez.

Aldizkari satiriko honen atzean Asisko Urmeneta, Marko, Zaldieroa, Adur, If, Josevisky, Eñaut Aiartzaguena, Ainara Azpiazu Axpi edota Unai Iturriaga dabiltza besteren artean. Hala ere, zenbaki bakoitzean sinadura berriak erakarri izan ditu euskal marrazkilarien lan satirikoak biltzea xede izan duen aldizkari honek.

Bake artisauak, Urkixo pirata, Donald Trump edo Ibarretxe ikusi izan ditugu izar gisa, beti ere gaurkotasunari punta atera nahian. Ikusi ale guztiak: Hemen

Azken alea aurkeztearekin batera (behean dago PDF formatoan), agur esan digu H28 aldizkariak eta sareetan penaz baina umorez esan diote aio. Ikusi behean bildutako hainbat mezu: