Naiz+ Naiz+

«Vasco» ez da beti «español»

Captura_de_pantalla_2017-03-21_a_las_13.09.54
EFE agentziak hedatu duen teletipoa.

Espainiartu dute Kalakan hirukoa ere gaur hainbat hedabidetan. Teletipo bidez EFE agentziak hedatu du «Kalakan espainiarrak» Portugalen Ponte de Barcan izango den folk jaialdian izango direla. Horri segika ordu honetan hedabide ugaritan ikus daiteke izenburua errepikaturik. 

Teletipoari berari segika, badirudi berri agentziak bihurtu duela «vasco» zena «español», izan ere testuan antolakuntzaren hitzak aipatzean «el grupo vasco» ageri da soilik. Jaialdia uztailaren amaieran izango da (facebook.com/folkcelta).

Lehen ere antzekoak iritsi dira Madrildik idatzi ohi duten hedabideen aldetik, ahaztu ez dezagun denok «español» garela... ‘ABC’ egunkariak, adibidez, Athletic-en «espainiartasuna» loriatu zuenean. 1997ko urtarrilaren 5ean, Bixente Lizarazu lapurtarra ere taldean izan arren «hamaika espainiarrekin jokatzen zuen talde bakarra» zela zuri-gorriena nabarmendu zuen bere azalean. Bakoitzari bera dena aitortu ezinak sortu ohi dituen zentzugabekeriak...