Naiz+ Naiz+

Yumi, orkestra sinfoniko bat zuzentzeko gai den robota

Robotizazio maila gora doa eta Italiatik datorkigu goranzko joera horren adibide argia: Yumi, orkestra zuzendaria.

Partiturak ederki ikasi eta sekulako abileziarekin mugitzen ditu besoak Yumi robotak. Astearte iluntzean izan zuen debuta Pisako Verdi antzokian eta urduritasunik ere ez zuen erakutsi estreinaldiko kontzertu hartan. Fin eta ederki aritu zen Luccako Orkestra Filarmonikoa eta Andrea Bocelli tenorearen aitzinean euren jarduna zuzenduz.

Kontzertu honekin abiatu dute el Robotikako Nazioarteko lehen Jaialdia. Toscanako Pisa herrian ospatzen ari dira egunotan eta bertan aurkeztu du ABB enpresa suitzarrak ekoiztu berri duen Yumi androidea.

Yumi deiturak ni eta zu esan nahi du eta Luccako Orkestra Filarmonikoaren zuzendari den Andrea Colombinik entrenatu du robota. Androideak ukondo, besaurre eta eskumuturraren mugimendu «bikaina» eskuratu duela sostengatu du Colombinik.

ABB enpresak partekatutako bideoa da ikusgai dagoena. Bertan emanaldiaren entsegua ikusi daiteke.