Naiz+ Naiz+

Zast! euskarazko antzerki topaketa abiatzear

Zast! euskarazko antzerki topaketa egingo dute bihartik hasi eta igandea bitarte, Zumarraga-Urretxuko gaztetxean. Hitzarekin eta ahozkotasunarekin gozatzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte, tartean antzerki saioak, ipuin kontaketak edota klown ikastaroa, besteak beste.

“Skizopoziks” eta “Adarretatik zintzilik” antzezlanak ikusteko parada izango dute asteburuan zehar, eta, larunbatean Andrina Basandrina ipuinarekin bidaiatzeko aukera eskainiko die Puy Osesek umetxoei. Azken egunean, aldiz, jolas eta ariketa errazekin norberak barnean daraman pailazoa aterako dute gaztetxeko kideek.

Jaialdia iragartzeko, bideoa egin dute Zumarraga-Urretxuko Gazte Asanbladako kideek.