Naiz+ Naiz+

Zein handiak diren erraldoiak!

‘Gaixoa ni’ abestu eta zapi gorriaren korapiloa askatzearekin batera amaitu dira sanferminak. Bederatzi egunez iraun duen festa eta parranda giroari adio esan eta arropa zuria lixiban sartzeko unea heldu zaie iruindarrei. Alta, egun horietan bizitakoa ala galdutakoa ikusteko tartea dute orain.

Etxeko txikienen superheroi diren erraldoi, kiliki eta buruhandiak ere agurtu dira, ohi den bezala ‘La Dominguera’ dantzarekin. Iruñeako erraldoiak sekulakoak zirela aspaldi genekien, aurten, baina, erritmo eta kontrastez beteriko dantzekin ikusi ditugu gerriak mugitzen. Bai, bai gerriak! Ikusi bestela batukadaren erritmora nola aritu ziren!

Mikel Xabier Ezcarayk grabatu zuen bideo astelehen goizean, eta, Facebooken zintzilikatu orduko hasi ziren bisitak. “Hau izango da senfermientako unea» zioen bideoaren sarrerak, eta, ordu gutxira eta egilearen beraren harridurarako 3.000 ikustaldi zituen. Lau egunen ostean, ikustaldiak 108.000ak gainditu ditu eta 4.000 aldiz izan da partekatua.