Naiz+ Naiz+

Zirardamendiko lau gudariak omendu dituzte, 76 urte eta gero

Elgoibarren.net

1936ko gerran faxistek fusilatu eta auzokoek Zirardamendin ehortzitako lau gudariren arrastoak lurpetik atera eta omenaldi xumea egin zieten joan den zapatu goizean. Ahaztuen Oroimena elkarteak eta Elgoibar 1936 taldeak prestatutako ekitaldian, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Joseba Egibar GBBko lehendakariak, Elgoibarko udal agintariek eta Ines Ibañez de Maeztu eta Marina Bidasoro Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko Giza Eskubideen Saileko zuzendariek parte hartu zuten, besteak beste. (bideoa eta argazkiak dauzka).

1936ko irailaren 25ean tiroz hil zituzten lau gudariak. Bilbotarrak ziren denak, eta EAJko militanteak. Aranzadi Zientzia Elkarteak 2002. urtean izan zuen hobiaren berri, eta ekainaren 9an ezagutu zuten zehazki lau gudariak non lurperatu zituzten. Zapatuan hasi zituzten hobi komunetik ateratzeko lanak eta Ahaztuen Oroimena elkarteak eta Elgoibar 1936 taldeak omenaldi ekitaldia antolatu zuten, orain dela 76 urte Zirardamendin hil ziren gudariei agur eta ohore egiteko. (ikus goiko bideoan).

Elgoibar1936.org
Elgoibarren.net