Tags sorkuntza

0 iruzkin

#GipuzkoAround, Gipuzkoako 89 herriak bat eginda

Zergatik ez bisitatu Gipuzkoako herri guztiak egun batean? Horixe da #GipuzkoAround egitasmoaren helburua eta horretarako Gipuzkoako 89 herri eta hiriak lotuko dituen bideoa ekoiztu nahi dute.

Proiektuak Donostia 2016ko Energia Olatuak programaren babesa jaso eta 2.016 euroko diru-laguntza eskuratu zuen. Orain, Gipuzkoako udalerrietan bizi eta lan egiten duten pertsonen parte-hartze aktiboarekin egitasmoa errealitate bihurtu nahi dute.

Bideoaren atzean Irungo lau lagunez osaturiko taldea...

1 iruzkin

Auzolanean, hitzek harresiak gaindi ditzaten

‘Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin’ Ibon Muñoa euskal presoaren hirugarren liburua da eta maiatzaren 18an aurkeztuko da Eibarren; Muñoaren urtebetetze egunean, hain zuzen ere.

Ziegako lau pareten artean ondutako proiektua izan arren, hamaika eskuk mimatutako liburua da, izan ere, auzolanean muntatua da.

Liburua Irrintzi inprenta alternatiboan inprimatu ostean, auzolanean muntatu dute asteburuan hamarnaka eibartarrek.

Gastuak murrizteko asmoz erabaki zuten...

0 iruzkin

Loraldia, ate joka

Apirilaren 9tik 24ra izango da Loraldia Festibala eta hamasei egunez, kulturaz gozatu ahalko da Bilboko erdialdean. Ekimen ugari prestatzen ari dira ordurako eta hamarnaka sortzaileen atea jo dute antolatzaileek, sarean zabaldu duten bideoan ikusi daitekeen moduan. Iratxe Fresnedak, Josu Goikok, Miren Amurizak, Andu Lertxundik, Imanol Agirrek, Bixente Martinezek, Edu Murumendiarazek, Maddi Oihenartek eta Mireia Gabilondok hartu dute parte bideoan.

Asteartean aurkeztuko dute Festibala,...

0 iruzkin

Laburbira, euskarazko film laburrak ikusteko aukera

Hamahirugarrenez, otsailaren 25etik martxoaren 20ra bitarte, Laburbira film laburren zirkuituak 27 herri bisitatuko ditu. Aurtengoan euskarazko zortzi ekoizpen ikusi ahalko dira Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen egitasmoan.

Ondokoak dira zirkuituak bisitatuko dituen herriak: Araia, Areatza, Arespalditza, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Basauri, Bergara, Berriozar, Ermua, Etxebarri, Gasteiz, Guardia, Hernani, Hondarribia, Igorre, Larraintzar, Lazkao, Mutriku, Ordizia,...

0 iruzkin

Zast! euskarazko antzerki topaketa abiatzear

Zast! euskarazko antzerki topaketa egingo dute bihartik hasi eta igandea bitarte, Zumarraga-Urretxuko gaztetxean. Hitzarekin eta ahozkotasunarekin gozatzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte, tartean antzerki saioak, ipuin kontaketak edota klown ikastaroa, besteak beste.

“Skizopoziks” eta “Adarretatik zintzilik” antzezlanak ikusteko parada izango dute asteburuan zehar, eta, larunbatean Andrina Basandrina ipuinarekin bidaiatzeko aukera eskainiko die Puy Osesek umetxoei....

azken post-ak
azken iruzkinak