Alex Areizaga

Badatoz Zumarragako Santa Isabelak

 

Gaur hasiko dira Zumarragako Santa Isabel jaiak. Jai hauek, Santa Isabel eguna dute erdigune, eta egun honek, Ezpatadantza, eta Antion berau inguratuz ospatzen den jaia. Atzoko egunean, "Zumarragako Ezpatadantza: Ipuinak dantzaren bidez kontatzen zituen herria" dokumentala aurkeztu genuen, eta bertako irudi batzuekin, Atxiñako Ama eta Irrintzi txistulari eta dantza taldeen partez jai onak desiatzeko bideoa osatu dugu.

Irudiak, 2016 urteko Santa Isabel eguneko Jaitsierarenak dira. Jaitsiera hau berezia izan ohi da, Antion ospatzen den jaiegunari amaiera eman, eta familia osoak saltoka jartzen dituelako aldapan behera.