Alex Areizaga

Bertatik Bertara: bertako produktuak bertan sustatzeko proiektua

 

Goierri garaiko sei herritan (Urretxu, Zumarraga, Legazpi, Ormaiztegi, Gabiria, Ezkio-Itsaso) proiektu oso interesgarri bat abiarazi dute. Bertatik Bertara du izena, eta sei herriotako baserritar ekoizleen produktuak eta lana ezagutarazteko proiektua da. Baserritarren produktuak denda gehiagotan jarri dituzte, eta guztietan identifikatuta daude, erosleek bertako produktuak zein diren jakin dezaten.

Ildo horretan, bideo-dokumental bat osatu dute, ekoizle horien berri emanez, eta salmenta gune handiez eta txikiez gogoeta eginez.