Maite Bidarte

ICONS 500 urteko kultur-errepasoa plano sekuentzia batean

Kasualitatez ikusi dut The Sunday Times-en "Icons" iragarki hau sare sozialetan, eta jakin-minak eraman nau Icons-en making of-a ikustera. Zein baina zein ikusgarriagoak. Bi maisulan.

Egunkari britainarraren kultura saila  iragartzeko egin du spot hau  Grey London sormen-agentziak.  Gure imaginario kolektiboan ditugun kultur -erreferentzia klasikoak zein aktualak biltzen dira 50 segundu eskasean. Baina zein da  xarma? Plano sekuentzia bakarrean egina dagola.

Auguste Rodinen  "Le penseur" tik hasi,  eta Winston Groom-en nobelan oinarritutako  Forrest Gump , Mad Med telesaila, Miguel Angelen La creazione di Adamo, Quentin Tarantinoren  Reservoir Dogs,  eta Grammy sarietan goia jo zuen Daft Punk musika elektroniko talde frantsesarekin bukatu. Kanpainaren sortzaileek diotenez  omenaldi bat egin nahi izan da iragaki honekin.

Ez da erreza plano sekuentzia bakarrean eta soilik 2 aktore erabilita 500 urte biltzen dituen errepaso bat egitea. Batetik bertzera era sutilean egiten da salto, estiloz. Dudarik gabe, spota bezain interesgarria da  Iconsen making of-a. .