Hemen artxibatutako artikuluak: 2013-10

0 iruzkin

«...cuando seáis independientes cread un pueblo más justo»

Luze jo du gaur egunak. Gamelu lasterketak eta desfilerik tradizionalenak, gainean kameradun helikoptero txikia eta Coca Cola barra-barra urez larri dabilen herrialdean. 15 urteko bi gaztek garamatzate gaur euren autoan eta bai hemen bai han musika kubatarra presente.

Maiz entzun ahal izan ditugu "pueblo español" bezalako terminoak, oso ondo ezberdintzen baitituzte gobernuak eta herriak. Gorroto sutsua dio hemengo herriak gobernu espainiarrari deskolonizazio prozesurik egin ez...

1 iruzkin

«...herri bat zapaltzeak eta egoerarik ankerrenera eramateak beronen batasuna dakar»

Amalek txoratuta gaitu. Goizetan lo egiten uzten ez gaituen sei urteko haur saharauia da. Eta aldi berean aberri honetako haur, gazte eta heldu ororen irribarrearen isla. Gezurra badirudi ere, hemen bizi duten egoerak ez du inolaz ere apaltzen euren bizitzeko gogoa. Bai hemen, bai han, norbanakoaren zoriontasuna kontrasteen esku baitago. Esan diezaiotela Amal-i, Gates-en irribarrea berea baino zabalagoa dela. Ja!

Idazten ari natzaizuela geure jaima maitean gaude. Lurrek gitarra du eskutan...

1 iruzkin

«He vuelto al desierto porque es el único lugar donde algún día pueda sentirme libre»

Arbizutik Gasteizera, Gasteiztik Madrilera, Madrildik Tindoufera, Tindoufetik Dajlara. Bidaia hastekotan Lurrekin Arbizun bat egin dudanetik 20 ordu pasa eta izarpean gaude jada. Uste baino askoz izar gehiago ikus ditzakegu hemendik. Ikaragarria da, benetan ahaztezina hori ikusiz begiak itxi eta lo sakonean erortzea.

Bader-ekin egin dugu bat jada, Sumud Brigaden sortzailea eta Vendettakideon lagun estua. Lehen hitzak trukatu eta bistan da 20 orduko bidaia dela, milaka kilometroko bidaia...