Pello Reparaz Reparaz

Oihartzuna

Oihartzuna ez da esfortzurik gabe datorkigun tresna. Ez gehiengoarentzat behintzat. Eta Dajlara jo dugun guztion helburu izan den horretan lanak izan dira medio.

Zaila izan zen are artetik berriak helaraztea. Bai guretzat, bai mundu osoko komunikabide ezberdinentzat. Ez pentsa Fisahara bezalako jaialdi baten harira egoera asko aldatzen denik basamortuan. Han ez da alfonbra gorririk izaten, ez bere azken superprodukzioa aurkeztera datorren trajedun zuzendariarentzat zonalde VIP modukorik. Ez da eserleku erosorik izaten estreinaldirako sarrera lortu duen zorioneko ikuslearentzat eta are gutxiago goserik gabe jan ditzakegun palomitarik. Guzti hori gutxi bailitzan, wifi bideratzaile bakarra komunikabide guztientzat eta sinetsi iezadazue ez zela batere erraza egiten korreo bakar bat bidaltzea.

Hamar milaka zenbatu ditzakegu bertako biztanleak eta errekurtsoen etengabeko nahitaeza presente. Egoera bortitza eta nazio oso bat bere lurretatik kanpo. 6 eguneko jaialdia eta mundu osoan zehar zabaldu beharreko mezua. Maiz esan ohi dira halakoak. Egoera larrien deskribapen ugari nonahi, laguntza eskaerekin bat eta mezua zabaltzera gonbidapena emanez.

Horrek ez luke aldatu behar. Baina guztiok berri horiekiko dugun jarrera bai. Informazio ugari dugun garai honetan planoak landu behar genituzke. Eta zuri, hau irakurtzen ari zaren horri, benetan diotsut geure anai-arreba saharauien arazoa lehen planoan jarri beharreko kontua dela. Zabaldu mezua. Euren borrokarekin bat guztion oihartzuna delako bidea. Oihartzuna.