Ion Telleria

Evaristo, agur Rajoy eta Mamoudou Gassama

Aste azkarra izan da, Evaristori ezarritako salaketari begira hasi genuen zur eta lur, 40 urtean abestea libre izan dena bekatu bihurtu baitute Espainian. Orain gutxi arte gertatzea ia ezinezko ikusten zen gertakari bat nagusitu da, ordea, denaren gainetik; Mariano Rajoy ez da gehiago Espainiako presidente.

Frantziako Estatuan pil-pilean, berriz, bi izen propio: lau pisu minutu erdian igo zituen Mamoudou Gassamarena eta bi adin txikikori muga pasatzen laguntzeagatik epaitu duten Martine Landry.