Hemen artxibatutako artikuluak: 2013-10

0 iruzkin

Manchester

Ametsen antzokia deitzen dute Old Trafford. Eta horrela bizi izan dira, ametsetan, azken hilabeteetan Realaren inguruan. Zozketan Manchester United taldearen aurka jokatu behar zutela ezagutu zutenetik, jokalari eta zaleak denboraldiko mugarria izan daitekeen partidan egon dira pentsatzen.

6.000 realzale batuko omen dira harmailetan. Zorakeria? Ikaragarria? Bakoitzak bere iritzia izango du, baina onartu beharra dago futbolak gizartearengan duen eragina sekulakoa dela. 500 eurotik gora...

0 iruzkin

Itzali telebista

Ziur Realzale askok haserre, atsekabetuta, telebista itzaliz erantzun zutela Bayer Leverkusenek bigarren gola egin zuenean. Ondo jokatu, partida irabazteko aukerak izan eta punturik gabe itzuli. Horrelakoa da futbola.

Hala ere, Realak Alemanian jokatutako partida harro egoteko modukoa da. Sarri, gehiegitan esango nuke, Estatu espainolean ohikoa izaten den bezala aurkariaren maila gutxietsi egiten baita Euskal Herriko zaletu eta komunikabideen artean. Bayer Leverkusen talde indartsua da,...