0 iruzkin

Probintzianoen gola San Mamesen

Aste hasieran, Athleticek San Mamesen agurrean Nacional de Montevideo taldearen kontra jokatzeko asmoa zuela ezagutzera eman zuten komunikabide ezberdinek. El Correo egunkariak inkesta bat egin zuen bere web gunean eta parte hartu zuen jendearen gehiengoa kontra agertu zen. 

Horren ostean edo hori ikusita, talde zuri-gorriak Bizkaiko jokalariez osatutako selekzio baten aurka jokatuko duela iragarri du gaur goizean.

Albisteak hautsak harrotu ditu Josu Urrutiak ezagutzera eman duen une beretik. Sare sozialak irakiten daude eta zaleen gehiengoa kontra. Aurkari eskasa argudiatzen dute, gehienek.

Bizkaiko futbol federazioaren lehendakari Iñaki Mardones berak aitortu du ez dakitela zein jokalari arituko diren ezta nor izango den entrenatzailea.

Harritzekoa eta penagarria, aldi berean. Eztakit nori bururatu zaion ideia, baina azken orduko inprobisazioa dirudi. Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak edo Iñaki Azkuna Bilboko alkateak egindako proposamen probintziano bat ematen du. Athletic Bilbao vs Bizkaia. 

Zer pentsatuko dute Athleticen parte sentitzen diren zale eta jokalari gipuzkoarrek, nafarrek edo arabarrek? Eta Ipar Euskal Herriko futbol eskoletan ari diren gaztetxoek?  

Gero, Euskal Herriaren erakusgarria abestuko dugu Athleticen ereserkian.

/