Hemen artxibatutako artikuluak: 2019-06

0 iruzkin

Presoen sakabanaketak hil egiten du

Loading player...

Kolpista faxistek Iruñeko San Cristobal gotorlekua presoentzako erietxe bihurtu zuten 1942. urtean. Gainerako espetxetan gaixorik zeuden presoak hara eramaten zituzten sendatzera. Leku aparta tuberkulosia sendatzeko, zilegi bekit ironia erabiltzea. Izan ere, 800m inguruko garaiera du Ezkabak, ziegak hezeak dira eta literalki uraren gainean lo egitera behartzen zituzten tuberkulosiak jota zeuden ehunka presoren artean. Benetako sarraski zelaia izan zen non presoak erail zituzten erarik...

0 iruzkin

Torrijos sutara

Loading player...

Torrijos sutara, Torrijos sutara!! oihukatzen zuten Sartagudako herritarrek aurtengo ihauterietan. Bigarren urtez antolatu dute ihauteri segizioa Ebro ondoko herrian. Nafarroako beste leku batzuetan egin ohi den bezala gaiztakeria uxatzeko helburuz, gogora dezaketen pertsonarik gorrotagarriena aukeratu dute sugarrek desagertaraz dezaten. Ramiro Torrijos Laguna da, nola ez, Sartagudan gaiztakeria pertsonifikatzeko aukeratu dutena. Infantadoko Dukearena zen Sartaguda ia bere osoan eta Ramiro,...