Tags elikadura-burujabetza

0 iruzkin

[Bideoklipa] Sukalde bat jantokian

Berton Bertokoa Durangaldeko eskola publikoak aldarrikapen berdinaren baitan biltzen dituen dinamika da: eskola-jantokietan kalitatezko elikadura bermatzea eta inguruko zein garaiko produktuekin hornitzea.

Eskualdeko alderdi politiko guztiek babestu duten ekimen honek urrats berria eman du euren aldarrikapenak gauzatzeko eta oraingoan bideoklip bat grabatu dute.

> Berton Bertokoa webgunea: klik hemen

(Arg. www.anboto.org)

0 iruzkin

Jangurie, Urdaibaiko eskola-jangelen ekimena

Eskola-jangeletako elikadura bertakoa, jasangarria eta osasuntsua izateko helburuarekin jaio da Jangurie, Busturialdeko ikastetxeen ekimen berria. Elikadura burujabetzaren aldeko konpromisoa konpartitzen dutela ikusita, indarrak batzea erabaki dute Urdaibaiko eskola guztiek. Horri tiraka, hitz jokoa egin dute ekimenari izena jartzerako orduan: jan nahia/gura + jan gurea = Jangurie.

Jendartearen eta erakunde publikoen aurrean ahots indartsua izan nahi dute, eta euren helburuak lortzeko bidean...

0 iruzkin

Nork erabakitzen du ikastetxeetan jaten dena?

EHIGE-k eta VSF-k eskola-jantokien inguruko ikerketa sakon bat egin dute. Eskola-jantokiak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan nolakoak diren eta nolakoak izan litezkeen aztertu dute: elikaduraren kalitatea, hezkuntz-potentziala eta gure ingurunearekin duen lotura.

Ikerketaren helburu nagusia EAE-ko eskola-jantoki publikoen egungo elikadura-sistemen analisia eta diagnostikoa egitea izan da. Helburu zabal horren baitan 4 operatibo planteatu dira:

  1. EAEko eskola-komunitateetako elikadura-sistemak...
azken post-ak
azken iruzkinak