Tags murrizketak

0 iruzkin

Eta zure klasean zer?

Ikasle Abertzaleak antolakundeak ikasleon ikas baldintzen egoeraren zundaketa kolektibo bat egiteko dinamika bat abiarazi du. Errealitatearen arakatze txiki bat egin nahi du galdetegiarekin, horrela, ikas baldintzen lagin bat ateraz.

Finean honako galderei erantzuna topatzen hasi nahi du IAk: Ikasleok matrikulazioan ordaintzen duguna jasotako zerbitzuarekin alderatuz, egokia dela esan dezakegu? Zenbatean dugu ikasleok zerbitzu edo ikas baldintza duinak?

Info guztia: klik hemen

0 iruzkin

Euskal hezkuntzaren aldeko kalejira

Denon Hezkuntza taldeak, Hezkuntzan Geu Eragile-rekin batera, LOMCEren eta murrizketen kontra eta Euskal Herriaren hezkuntzaren alde kalejira antolatu du apirilaren 20rako, larunbata, Donostiako Alderdi Eder-etik.

Mobilizaziora, besteak beste, Sortzen Ikasbatuaz, LAB, Ikasle Abertzaleak, Hik Hasi, ELA, Stee-Eilas edota CCOO atxikitu dira.

Ekimenaren kartela  |  Egitaraua

0 iruzkin

Ikasleen kontra oldartu da polizia UPNAko ikasturte irekiera ekitaldian

UPV eta UPNAko ikasturteko irekiera ofizialak izan dira gaur. Nafarroako unibertsitatean hainbat ikasle taldek deituta, tartean Ikasle Abertzaleak, protesta ekimenak egin dira. Hezkuntzako murrizketen kontra eta tasen igoeren aurka zeuden ikasleen kontra oldartu da polizia zaurituak utziz. Hona hemen bortizkeria horren erakusle den bideo bat (CommunipassionTV bidez):

azken post-ak
azken iruzkinak