0 iruzkin

Aniztasunaren aldeko ama raperoak Miribillan

Miribilla eskolako familiek euren aldarrikapenekin jarraitzen dute. Oraingo honetan, estigmatizazioaren kontra eta aniztasunaren alde kantuan jarri dira.

Bilboko Miribilla LHI-ko hainabt ama oholtza gainera igo dira. Ikaslegoaren aukera berdintasuna bermatuko duen kalitazteko hezkuntza baten aldarriaz, euskal erakunde ezberdinei zuzendu zaizkie, rap doinuekin.Urtebete igaro da jada abentura honetan murgildu zirela. Eskolako errealitatea abesti bihurtu duten honetan, Hugo Estebanez Lopez musikariaren laguntza ezinbestekoa izan dute, berak sortu bait du rapa.

Entseguak hasi orduko ilusio eta indarra gorpuzten hasi ziren. Jokin Otsoa Iriondok Beard Skull Beatsen base musikalaren gainean grabazio lanetan aritu zen eta, Jon Amorrortu, koprodukzio lanetan ibili zen.

Miribillako amek argi utzi nahi izan dute: “Hiriko hegoaldea gara, bai, geure indarraz, elkartasunaz, laguntasunaz, aniztasunaz eta gure jatorriaz ere, harro gaude!”. Bilboko erakunde ezberdinek badutela zer egin salatu nahi dute ama hauek. Eskola arrakasta bermatuko dien plangintza, euskararen normalkuntzarako estrategia-sortak eta eraikina beraren mantenua dira beraien aldarrikapen argiak. “Gure eskola publikoa, anitza, euskalduna da, martxan gaude, ateak eta bihotza zabalik ditugu”, argi utzi nahi izan dute Miribillako amek.

/
azken post-ak
azken iruzkinak