Ikoitz blog naiz+

Egungo hezkuntza paradigmaren azalpena

Atzo eskola eredua auzitan jarri bagenuen, oraingoan ere hezkuntzaren gaineko kritikei helduz, Ken Robinson-en bideo batekin egin dut topo. Robinson Ingalaterrako hezitzaile eta idazle famatu bat da. Betez ere, gazteek hezkuntzaren bitartez garatu dezaketen kreatibitatearen inguruko gaietan da aditu.

Egungo hezkuntza eredu zurrunak ikasleak blokeatu eta euren garapen sortzailea blokeatzen duela babesten du Robinsonek. Honek, arte hezkuntza derrigorrezko curriculumean txertatzearen aldeko jarrera agertzen du bere hitzaldietan.