0 iruzkin

HIK HASIren XV. Udako Topaketa Pedagogikoak

Beste urte batez, eta badira 15, Hik Hasi-k udako topaketak antolatu ditu. Dagoeneko kaleratu dute ikastaroen eskaintza eta datozen egunetan matrikula egiteko aukera zabalduko dute.

Azaldu dutenez, Hik Hasi proiektuak hamabosgarren urtez antolatu ditu Udako Topaketa Pedagogikoak. Uztailaren 2an, 3an eta 4an gaurkotasun handia duten gaiei buruzko ikastaroak egin ahal izango dira euskaraz.

Ikastaroak eskaintzeaz gain, hainbat arlotako irakasleak elkartzeko eta beren esperientziak trukatzeko topaleku izatea ere nahi dute. Bertan, hausnarketa, asmo, ideia, proiektu eta berrikuntzak plazaratuko dira.

Aipatutako ikastaro guztiak goizez egingo dira. Arratsaldeetan, hala ere, tailerrak, aurkez-
penak eta eztabaida saioak izango dira.

Aurten, lehen aldiz, Irrien Lagunak Klubaren GIZARTEGINTZArekin elkarlanean, bost
ikastaro eskainiko dituzte: 1. Zeinu hizkuntza, 2. Kirol egokitua eta kirol irakaskuntza
inklusiboa, 3. Harrerako haurren hezkuntzari begirada sakon eta sistemikoa, 4. Animaliek
lagundutako esku-hartzeak, eta, 5.“IRRIA” aldizkaria gelan? Noski baietz!

/
azken post-ak
azken iruzkinak