0 iruzkin

Ikasle bozka: Ikasle Abertzaleak

Abenduaren 10ean, asteartea, dira UPVko ikasle hauteskundeak. Ikasle Abertzaleek euren hautagaitza aurkeztu eta unibertsitatea errotik eraldatzeko programa osatu dute.

Fakultatez fakultate maila lokalean egingo diren borrokak oinarri, ondorengo puntuak nabarmendu ditu ikasle antolakundeak:

  • Apunteak eta lanak konpartitzeko sareak sortuz. Horrela, lehiaren, indibidualismoaren… gainetik, elkartasun sareak sortuz, ikasleok elkarri laguntzeko eta elkarrekin aurrera joateko.
  • Klase bakoitzeko arazoak konpartitzeko ordezkari asanbladak sortu. Horrela arazoak konpondu ahal izateko indar handiagoa izateko, eta klase bakar bateko arazo bakar bat ere ez isilpean geratu ez dadin.
  • Gazteleraz jasotzen dugun materiala euskaratzeko eta material hori ofiziala izateko iniziatibak sortu. Horrela ez dugu itxaron behar irakasleek euskaratzea erabaki arte, eta era berean hobeto landu ditzakegu eduki horiek euskaratzeko lanean egon baldin bagara.
  • Ikasteko, hitzaldiak modu ohikoagoan eman ahal izateko; eztabaidak, hausnarketak eta karrera ezberdinetako ikasleok elkartu eta harremantzea ohikoago bihurtzeko ikasleok kudeatzen ditugun espazioak lortzea.
  • Klase bakoitzeko ikasle kopurua murriztea. 70 edo pertsona gehiago dituzten klaseetan (40tik gora dituztenetan ere) atentzio indibidualizatua inexistentea delako, taldean eztabaida, duda edo hausnarketaren bat egitea ia ezinezkoa delako eta hori ez delako kalitatezko hezkuntza bat bermatzea.
  • Egiten ditugun lanak, praktikak eta abar, unibertsitatetik kanpoko errealitatearen inguruan egin, eta horren inguruan hausnartu zein hau eraldatzeko proiektuak sortzeko lan egitea. Biologiatik medikuntzatik, zuzenbidetik, haur hezkuntzatik edo soziologiatik abiatuta, inguratzen gaituen errealitate hau eraldatzeko paper aktiboa sustatu beharko luke unibertsitateak.
  • Unibertsitatean sartzen ari diren murrizketa, tasa igoera, orain etorriko den unibertsitateko erreforma (EU2015arekin lotua) guztien aurrean mezu tinkoa izan. Argi utzi ikasleriari ez digula inolako mesederik egiten eta zapalkuntza eta ezberdintasun sozialak handitzeko baino ez dutela balio. Ez izatea mezu konfuso edo kontraesankorrik, argi uztea ikasleok LOMCEren, unibertsitateko erreforma honen… kontra gaudela, eta herritik eta herriarentzakoa den unibertsitate bat eraikitzera pausoak eman.
  • Hezkuntza hezkidetzailea lortu ahal izateko, genero ezberdintasunak unian nola itzultzen diren identifikatu, ikasleon arteko hausnarketa sustatu, eta harremantzeko modu horiek guztiz eraldatzeko beharrezko tailerrak, saioak, kontzientziazio kanpainak… egitea.
  • Prezio desorbitatuak dituzten eta masterretara soilik mugatzen diren edukiak, testuak, ezagutzak, dinamikak… horietan zertan matrikulatu ez diren ikasleei eta unibertsitatean matrikulatu gabe dauden herritarrei heldu ahal izatea bermatzea, horiek kolektibizatuz eta horrela jakintza guzti hori elite baten esku gera ez dadin lortuz.
  • Ikasleok ikasteko behar ditugun baliabideak unibertsitateak bermatu ditzan presio handia egitea; apunteak, garraioa, liburuak, bazkaria… ikasleok jarririko lehentasunak kontuan izanik.
  • Ikasleak euren eskubideen jakitun izatea bermatzea, adibidez zuzentzeko irakasleek dituzten epeak, euren klasera asistentzia, bigarren zuzenketak, tutoretzak…
  • Edukien eta irakasteko moduen erabakietan ikasleok presente egotea bermatzea. Horrela, guk landu beharko ditugun gauzak, eta irakasleekin harremanduko garen moduak gure ikuspegia barne hartuta izatea. Gure ustez edukiak gure inguruarekin eta herriarekin oso lotuak egon behar dira, horien jakitun izan, eta horiek nolakoak izatea nahi dugun aktiboki erabaki ahal izateko. Era berean, irakaskuntza pedagogia askatzailean oinarritua egotea ezinbestekoa ikusten dugu. Bestela, ikasleok “edukiz bete beharreko kutxa” bezala tratatzeko arrisku handia dagoelako, eta azterketak zein ondoren ahaztu ohi diren eduki kantitatea horren erakusle direlako.
  • Ikasleon derrigorrezko asistentziaren inguruan eztabaida bat sortaraztea, eta ikasleon erabakia errespetatua izan dadin presio handia egitea.

 

/
azken post-ak
azken iruzkinak