0 iruzkin

Mobilizazio egoera iraunkorra deitu du heziguneetan IAk

Etengabean ikasleria eta euskal hezkuntza jasotzen ari den erasoaldiari aurre egiteko eta Euskal Eskola Nazionala aldarrikatzeko, Ikasle Abertzaleek mobilizazio egoera iraunkorra deitu dute otsailaren 25etik aurrera. Iruñean egindako agerraldian adierazi duten legez, otsailaren 25etik aurrera aurreikusten dituzten mobilizazioak ondorengoak dira:

  • Otsailak 28: Ipar Euskal Herriko Bernat Etxepare lizeoko ikasleekin batera, Parisen eginen den Baxoa euskaraz ekimenean herri gisa erantzutera.
  • Martxoak 3-4: Bilbon eginen den Gailur Ekonomikoaren kontra mobilizatzera.
  • Martxoak 8: Emakume langilearen nazioarteko eguna, borrokatzera.
  • Martxoaren 27an: Hego Euskal Herriko ikasle greba orokorrean parte hartzera.

/
azken post-ak
azken iruzkinak