0 iruzkin

Mugak gaindituko dituen Araba Euskaraz

'Irrikitan' lemapean Araba Euskaraz 2018 izango da igande honetan Argantzun-en. 1980. urtean lehenbiziko edizioa egin zenetik, Arabako ikastolen proiektuak garatzeko ezinbestekoa izan da, Araba Euskaraz antolatzean, egin diren esfortzuek emandako fruitua, eta horrela izaten jarraituko ahal dutela adierazi dute.

2018an Araba Euskaraz toki oso berezi batean ospatuko da, oraindik Gaztela-Leongo administraziopean kokatua dagoen Argantzunen hain zuzen ere. 2001eko zein 2007ko edizioen ostean, hirugarren aldiz helduko da Arabako ikastolen jaia Argantzunera.

Ez da ibilbide erreza izan, eta oraindik ere, Ikastolaren egunerokoa lasai izatetik oso urruti dago. 14 urte hauetan, Argantzun ikastola erreferentzia bilakatu da inguruko herrietako familia Euskaltzaleentzat. Ikasle kopuruarekin arazorik izan ez badute ere, ofizialki Burgosen den lurraldea izanik zailtasun handiak suposatu ditu, mota guztietako baliabideen aldetik (pertsonalak, materialak eta ekonomikoak).

> Aurreko urteetako bideoklipak, jarraian:

/
azken post-ak
azken iruzkinak