Tags xei

0 iruzkin

3. mailako azterketaren kontrako kanpaina

Herrialde Katalanetako eskola intsumituetako asanbladak (XEI - Xarxa d'Escoles Insubmises) LOMCEk dakarren 3. mailako azterketaren kontrako kanpaina jarri du martxan. Webgune berezi batean informazio guztia kaleratu eta ondorengo bideoan azterketa inposatu hauei aurre egiteko arrazoi eta gakoak azaltzen ditu.

XEIko kide batek Hezkuntza Plataformen Topaguneak larunbat honetan deitutako agerraldi masiboaren ondorengo solasaldian parte hartuko du.

0 iruzkin

3. mailako ebaluazioari planto egiteko deia

Hezkuntza Plataformen Topaguneak, urtarrilaren 7an iragarritako LOMCEri aurre egiteko 10 neurriekin kanpaina berria jarri du martxan: "Planto 3. mailako azterketari!"

Kaleratutako oharrean adierazi duten bezala, ikastetxeetako erabakitze organoetan idazkiak sartuko dituzte eta bertan LOMCE zein Heziberriren 3. mailako ebaluazio diagnostikoaren kontrako konpromisoak batu nahi dituzte. Horrela, ikasturte amaieran publiko egin eta kurtso berria planto jarrerarekin hasiko dute.

Info7-ko Talaiatik...

azken post-ak
azken iruzkinak