Hemen artxibatutako artikuluak: 2012-07

0 iruzkin

Sebastopol Zorroagan zegoelarik

Sebastopol  Zorroagan zegoelarik

Zorroagako Fakultateko memoria asko daude, batzuek idatzita eta guzti[1], baina istoriok istorio, Zorroaga izan zen ahaleginaren historia idazteke dago eta, jakina, egingo den horretan, Sebastopoleko Tiriteroak eta, bereziki, zendu berri den Antton Etxeberria adiskidea azalduko dira ezinbestean.

Aspaldidanik bota zuten Amara Zaharreko baserriaren izena zen Sebastopol eta Tiriteroek bereganatu zuten Donostia zahar baten oroitzapena berrasmatzen ari zen...

0 iruzkin

Txillardegi, toponimo hilezkor bat Arantzazun

 

Txillardegi, toponimo hilezkor bat gure geografian“, idatzi zuen behin Koldo Izagirrek.

“Txillardegi Mundua aldatu nahi zuen filosofoa izan zela” zioen eta, ildo beretik, “eredugarritzat” ere bazuela.

Halaber, honakoak adierazi zituen Andres URRUTIA Euskaltzainburuak (Txillardegi, euskal «intelligentsia»-ren haritik”. GARA 16/01/2012).

  “Belaunaldiei dagokienez, Txillardegik ekarri zigun guri, joan den mendeko...

0 iruzkin

Herri Kontsulta defenda dezagun!

 

Urte batzuen ondorioz Donostiako Hiritar Kontsulten Arautegia finkatzen aritu ginen herritarretarikoa bat naiz. Jakina denez, aipatu araudiak, demokrazia zuzenaren praktika dela medio, udal arazoei buruz herriaren iritzia jaso ahal izateko aukera ematen zeuen baina, noski, egitear egon zen lehen herri- kontsulta (zezenketei buruzkoa) eta Donostiako Hiritar Kontsulten Erregelamendua bera ere kolokan geratu zen.

Izan ere, espainiar Gobernuaren ordezkariak Herri Kontsulten Araudiari jarri...

0 iruzkin

XXI.mendeko saiakela

XXI.mendeko saiakela

"Bihotzean daramagun mundua", Maite Darceles Hondarribiko idazlearen lehenengo eleberria (Alberdania, 2018) irakurri berri dut eta nobela baino gehiago saiakela delakoan nago.

Alta, nire “Faustoren itzala”(2004) gaztelaniazko ordaina plazaratu nuelarik(Hiru, 2005), Alfonso Sastrek idaztitako hitzaurrean, hitz berri hura erabili zuen nire lan literarioa definitzeko: “ensayela”, hau da, saiakela ,nobela den saiakera eta, halaber, saiakera den nobela....

0 iruzkin

“Fake News”ez dira atzo goizekoak

 

Gezurraren erabilera politikan zaharra da oso baina “Fake News” adierazpidea hautatua zuen Collins hiztegi sonatuak 2017ko hedatuena ingelesezko berrien artean.

Halere, ¿Fake News, zer dira? (Allport & Postman (1946). “An Analysis of Rumor”. In Public Opinion Quarterly, 10, 1946-47,  68-69 or.), funtsean kontrastatu gabeko berriak.

«Zurrumurrua edo Fake News eguneroko gertaerekin erlazionatutako proposamena da, ahoz aho transmitituta, hura...

0 iruzkin

Maite

 

Berriro Puerto de Santa Mariara eta handik Donostiara itzuli. Ostirala, lanetik irten eta ziztu bizian ibili asteburu osoa ohiko 2500 kmak egiteko eta, “komunikatzea”deitu arren, 40 minutuko hizketaldi burutzeko, kristalak eta barroteen artean, ia ezer entzuten ez delarik

Berriro ere abia puntutik abiada bizian ibili iganderako mobilizaziora iritsiko ote garenetz.

Xabier Rey hilik azaldu zenean, Puerto de Santa Marian zeuden gainerako euskal presoek ezin zuten sinetsi eta...

azken post-ak
azken iruzkinak