Hemen artxibatutako artikuluak: 2012-11

0 iruzkin

Juduen isiltasuna

 

Hala Philip Rhotek nola Imre Kertészek ere idazketari utziko diotela diote.  Biak ala biak juduak baina bakoitzak hebreeraz besteko hizkuntzak erabiliaz saiatu izan dira Munduari hitza ematen. Ni ere nire burua ezagutzen joan izan naiz literaturaren bidez. Irakurlea nauzu irakurle, idazlea baino gehiago, ofizioz nahiz afizioz, edo agian, idazlea naiz irakurlea naizen hein berean. Eta irakurle gisa, jakina, ez dut fikzioa bakarrik aintzakotzat hartzen, ezta soilik euskaraz...

0 iruzkin

Durango berriro dator


Edo Durangora berriro joango gara, Azokara, jakina. Duela 45 urte Ermuan bildutako “Idazleen Alkartearen” lema gogoangarria izan zuen ardatz Durangoko Azokaren hasierak: “Idazle guztiak baturik, euskara literarioaren batasunaren alde lan egin dezagun".
 
Durangoko zina
 
 
Ermuan, duela berrogeitabost urte, orduko Idazleen Elkartea zenak aldarrikatutakoa: “Idazle guztiak baturik, euskara literarioaren batasunaren alde lan egin dezagun” berritu behar...

0 iruzkin

Hizkuntz Autoderminazioaren aldarria

 

Aurten Donostian bildutako Galeuscan eta “Ahozkotasuna: esateko idazten dena” hautatu dugu gaitzat.Hasierako Galeuscan Poblet Monastegiko Agiria adostu genuen1984ean Txillardegi/Ignasi Riera/Xose Luis Mendez Ferrin idazleen itzalean

Hau guztia dela eta onarttu dugu urte honetako topaketetan jarraian  datorrena agiria, bere garrantziagatik osorik eskaini nahi dudana:   

 

“ Donostian, 2012ko urriaren 26, 27 eta 28an, urteroko Galeusca Federazioaren...

0 iruzkin

Lan falta

 

Lan falta omen dagoen sasoi honetan nik gaur ez dut jairik hartu, “Euskadi egunean” diot…Nik bezala, gure Unibertsitatean, ikasleek eta administrazio edota zerbitzuetako langile batzuk ere lan egin dute. Ez da gure festa, Pilar amabirjinarena ez den moduan…

Estatu bakoitzak bere jaien politika kudeatzen du eta, espainiar estatuan euskaldunok espainiarrak ez garela frogatu behar dugu hauteskundeez harago.

Baina hauteskundetan ere bai.

Bere...

0 iruzkin

Demokraziaren izenean

 

Hautatu beharra dago urriaren 21ean EAEn. Baita Galizian ere. Eta Katalunian 25ean. Eta ondoren AEBetan. Eta Eskozian ere aukeratu ahal izango dute 2014ean Erresuma Batuaren alde ala Karduren Erresumaren alde. Kardua, zakar edo mukerra dena ulertu ohi da, edo oso itsusia izaten dena...baina ez Eskozian, ordea. Hantxe astalikardoa bertako ikurra baita eta, jakina, maite dute. Espaineraz ere “cardo mariano” bat badago guk astakardu deitzen duguna…eta ez genuke...

0 iruzkin

Trantsizioa berrirakurtzen

 Oso modan jartzen ari da zenbait politiko nahiz politikologoen artean balizko bigarren  Trantsizioari buruz aritzea. baina, Trantsizioa delakoa noiz suertatu zen ? zenbat epetan banatu beharra dago?, ze urtetik ze urte arteko epea eman,?

Ordua heldu da, ustezko Trantsizio hori berrirakurtzeko, birplanteatzeko eta garai hartan bizitakoaren arabera, agian, behar bezalako kritika edo autokritika politikoa ere egin ahal izateko aukera zabaltzeko.

Bestalde, sasoia ere bada, ene ustez,...

azken post-ak
azken iruzkinak