Hemen artxibatutako artikuluak: 2013-11

0 iruzkin

Kennedy-ren hilketa susmopean

 

Nork hil zuen Kennedy? Hedabideen agenda baldintzatzen duten efemerideek horri buruz hitz egitera ( eta idaztera …) behartzen bagaituzte ere,  nork hil zuen Issac Rabin? edo nork hil zuen Gandhi? edo Anwar el Sadat? edota nork hil zuen Martin Luther King? esan genezake egun Kennedy-ren hiketaren harira aipatu haietan guztietan egiletza susmopean baitago, egon.

Issac Rabin, adibidez,  Igal Amir izeneko soldadu‑ohi batek hil zuen. Israelgo sionismoak, teorian...

0 iruzkin

Pellokeriak

Herbeheretarren artean zabaldutako eztabaida omen da eguberrietako opariak banatzera doan San Nikolasen laguntzailearen irudiarena. Hango Olentzero da Nikolas hura eta, tradizioak dioenez,  Turkiako Anatoliatik Espainian barna egungo Holanda Erresumara doa haur guztien etxeetara.

Bere lana burutu ahal izateko, ordea, laguntzaileak dauzka, morroiak alegia, Zwarte Piet izenekoak ( Pello beltzak) eta, denak bat eginik, gabonetako kalejiretan ibilitzen dira Herbeheretako herrietan...

0 iruzkin

On Tankredo

Espainiako Sozialistek ( izenez behintzat hala baitira) beren barne bilkura bukatzean “nos somos iguales!” ohikatu dute. Eskuineko PPrekin desberdindu beharrak badu, berez, esanahi handia baina hura mezu nagusia bihurtzeak zer-nolako identitate krisian daudela adierazten du gardenki.

Espainiako Sozialistei gertatzen zaiena, jakina, sozialistak baino gehiago espainiarrak direla da eta, ondorioz, hemendik aurrera, nonbait, politikoki esker aldera joan nahi badute ere politika...

0 iruzkin

Bakuko Bakea

 

 

Horrelakoa da bizitza. Aurreko batean izugarria suertatu zitzaidan. Atzerriko herrialdeko baten hiriburuan paseoan nenbilen asteburuan eta, hara non, aipatu nazio horren itzalezko bandera baten inguruan jendea pilatzen hasi zela konturatu nintzen. Bandera eta masta, esan bezala, ikaragarriak ziren. Oihala soilik, nonbait, hamar tonakoa, eta mastadia, berriz, nekez neur daitekeen horietako bat.  

Jendea biltzen ari zenez zer gertatzen ote zen galdetzeko ausartu nintzen eta,...

0 iruzkin

Egunsenti Urrekara

 

“Cara al Sol” abesten zuten falangistek “que en España empieza a amanecer” uste zutelako Estatu kolpeak irekitako egunsenti urrekaran.

Berriki, halere, “Egunsenti  Urrekara” izeneko alderdi  neonazi greziarraren buruzagiak espetxetara bidali zituen hango epaile batek.

Egia da sei diputatutatik hiru aske utzi dituela epaileak eta ebaspena ez dela Grezian oso ongi hartua izan baina, neonazien kontra irekitako bidean honek ez du...

0 iruzkin

Billy the Kid

 

Franco hil ondoren atxilotu ninduen “ Billy el niño” deitzen genuen polizia beldurgarriak. Etxean batzuk genituenez – “quien es Fito?”, oihukatuz sartu zen gelan eta, egia esanda, besteek ezer esan ez arren, ez zidan batere graziarik egin hark bilatzen zuen hura ni nintzela aitortzea.

Trantsizioaren garaia zen, 1976an Amnistia eskatzeko ahaleginak eta bi ari ziren antolatzen espainiar estatuaren lau izkinetatik eta guk, presoak askatzearen alde,...

azken post-ak
azken iruzkinak