Hemen artxibatutako artikuluak: 2015-10

0 iruzkin

Zerbitzari gogotsuak (Urkulluren borondatezko mirabetzaz)

 

1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren hasieran honako baieztapena dago:  "Kontuan izanik ezinbestekoa dela giza eskubideak zuzenbidezko erregimen batek babestea, gizakia tirania eta zapalkuntzaren aurkako azken irtenbidea den matxinadara jo beharrean aurkitu ez dadin…”. Alegia, giza-eskubideak zerrendatzen hasi aurretik, egun aldarrikapen unibertsala osatzen duten 30 artikuluak adostu baino lehenago, aitzin-solasean, gizakion errotikako oinarria azaltzen...

0 iruzkin

Joxemiel Bidador egungo euskal apologista bezala dagerkigu.

 

Manuel Larramendiri buruz Euskaldunon Egunkarian idatzitako  artikuluan (1995-5-5) Joxemiel Bidadorek Andoaingo idazle eta euskal apologistaz honela zioen: "Lantxo honekin, bestela, Larramendi lehengo euskal folklorista bezala dagerkigu, Iztuetari aurre hartu ziolarik".

Larramendiren antzera, Joxemiel Bidador irakasle, idazle, historialari eta folklorista izan dugu baina, Larramendik ez bezala, euskaraz. Eta ez da ñabardura txikia, gero.

Egia esanda, Andoaingo apologistak...

0 iruzkin

KK Planet

KK Planet

Zinema festibalaren erdian daude Venezian. Duela dozena-erdi bat urte hango alkateak , Massimo Cacciari, idazlea eta filosofo berau,  idazle eta artista kurduak, irlandarrak eta euskaldunak gonbidatu gintuen etengabe urperatzen ari den hirira (hura mundu garaikidearen metafora !) elkarren artean liburu bat bertan argitaratzeko. Horrela sortu zen “K Planet K” izeneko bilduma.

Orduan, irlandarren aldetik etorritako Danny Morrisonen berri banuen, izan ere, gose greba...

0 iruzkin

Abuztua erail zuten

 

Duela urte bete, Napoleonen gerrateko Abuztuaren 31ko suntsiketa dela eta, egun Donostiako kultur zinegotzia den Gasko jaunak Udalaren webean “Donostia Sutan” elkarteak 1813ko gertakariez argitaratutakoaz mozioa aurkeztu zuen. Haren aburuz, “Zenbait historialari eta akademikok, salatu du manipulazio lerratia eta kalitate akademiko gutxikoa dela Donostia Sutan-ek 1813ko suntsiketaren gainean” kaleratutakoa. Bere aburuz, “Adierazpen askatasunak ez du esanahi...

0 iruzkin

Axenarioaren politika

 

Ez, ez naiz zigorraz eta azenarioaz aritzen den politikaz jardungo, horretarako aski baitugu egunoro Espainiako Barne ministroaren adierazpenei kasu egitea eta horrek, zinez, asko jaitsiko luke egin genezakeen edozein azalpenen literatur kalitatea...

Ez naiz, halaber, hemen ikusten den kolore nagusiaz ariko…

Ez, Jules Renard idazle, olerkari, dramagile eta kritikari literario ezkertiarrak utzi zigun Axenarioa liburuaz hitz egin nahi dizuet (Poil de carotte,1894).

Izan ere,...

0 iruzkin

Nagiak

 

Irakasleontzat behintzat, udara sasoian, alferkeriak jo egiten gaituenez, nagiaren nagiaz ibiltzea zein gozoa den ohartzen gara. Lanaren gainean eraikitako mundu honetan, aldiz, fama txarra ohi du alferrak. Etxelkalte eta halakoak entzun behar ditu alferrontziak. Eskuzuri ere deitu izan zaio eta argitaletxe batek bere izenez alprojeriaren gorazarrea egin nahi izan bazuen ere begira non dagoen orain Alberdania zena…

Greziako langileria  ere potrojorran egon nahi dutela esan...

azken post-ak
azken iruzkinak