Hemen artxibatutako artikuluak: 2016-10

0 iruzkin

Bere idazkiek horrela segituko dute

 Aurreko astean Andrés Sorel hil zenean sartu nintzen “La Antorcha del siglo XX” izeneko bere blogean eta hau aurkitu nuen : HauFitoren gainean idatzi dudan azken lana izan da, eta agertu zen “Memoriako Zuloak” bere poema-liburu ederreko hitzaurrean. Fito hura ez naiz ni Rafael de Cózaridazlea baizik baina, egia esanda, Andrés Sorel bera ez zen Andrés Sorel ere hori baitzen berak aspaldidanik erabilitako gaitzizena bakarrik. Horrela ezagutu...
0 iruzkin

“Txillardegiren Antigua” ezagutzeko gonbita idazlea zendu zenaren 7.urteurrenean.

 

Txillardegiren aberria Antigua zen."Gizakiaren benetako aberri handia haurtzaroa da"  zioen Rainer Maria Rilke idazle austriarrak eta, Jose Luis Alvarez Enparantzari dagokionez behintzat, aforismo horrek bete-betean laburbiltzen du haren iruditeriaren izaera. Antigua Txillardegirentzat arbasoen jatorria eta, halaber, jatorrizko kultura giroa baita, euskararekiko konpromisoa eta gertukoen maitasuna, haurtzarotik aurrera sentitutako kidetasuna, zeinak, denboraren...

0 iruzkin

Rekalde errekaren kontra

Aurten itxiko da betiko Donostiako Aldamar kaleko Rekalde taberna, non Agus Rodriguezek babesa eman ohi dion inguruko jarrera kritiko orori. Rekalde errekaren kontra ibili da. Zaila da gero errekaren alde ibili beharrean errekaren aurka aritu beharra. Zailagoa, gainera, itsas behera dauden sasoietan, baina Rekaldeko Agustinek horixe egin du krisi garaiotan. Ez da urtu turismoaren itsasoan ezta espekulatzaileen mehatxuetan ito egin ere. Aurre egin die denei. Eta horregatik ez diote barkatu....

0 iruzkin

Araukariaren itzalean

 

“El silencio de los otros” filmari buruz @zuzeu-atarian @IzaskunArandia-k kritika idatzi du “Argentinako kereila” deritzanaren barruan dauden Francoren krimenak ez ahaztearren.

Filmaren hasieran Xabier Arzallus ateratzen da ahanzturaren gorazarrea eginez. Behin eta berriro ahantzi, ahaztu, atzendu aditzak errepikatu egiten ditu etengabeki.

Guk Frankoren erregimenarekin haustura aldarrikatzen genuen bitartean ahaztura besterik ez ziguten eman. Nahi ez genuena...

0 iruzkin

Sebastopol Zorroagan zegoelarik

Sebastopol  Zorroagan zegoelarik

Zorroagako Fakultateko memoria asko daude, batzuek idatzita eta guzti[1], baina istoriok istorio, Zorroaga izan zen ahaleginaren historia idazteke dago eta, jakina, egingo den horretan, Sebastopoleko Tiriteroak eta, bereziki, zendu berri den Antton Etxeberria adiskidea azalduko dira ezinbestean.

Aspaldidanik bota zuten Amara Zaharreko baserriaren izena zen Sebastopol eta Tiriteroek bereganatu zuten Donostia zahar baten oroitzapena berrasmatzen ari zen...

0 iruzkin

Txillardegi, toponimo hilezkor bat Arantzazun

 

Txillardegi, toponimo hilezkor bat gure geografian“, idatzi zuen behin Koldo Izagirrek.

“Txillardegi Mundua aldatu nahi zuen filosofoa izan zela” zioen eta, ildo beretik, “eredugarritzat” ere bazuela.

Halaber, honakoak adierazi zituen Andres URRUTIA Euskaltzainburuak (Txillardegi, euskal «intelligentsia»-ren haritik”. GARA 16/01/2012).

  “Belaunaldiei dagokienez, Txillardegik ekarri zigun guri, joan den mendeko...

azken post-ak
azken iruzkinak