0 iruzkin

Irakurtzen jakitea

 

 

izaten da edozein eskolak edozein ikasleri irakatsi behar dion trebeziarik behinena, testuak ulertzea alegia. Zoritzarrez ez du hori lortu STEE/EILASeko irakasle batek, zeinak nire azken blogeko artikulua irakurri ondoren, azalpenak ez ulertzeaz gain, irainduta sentitu baita.

Hau da, Franco hil osteko hezkuntza ministroa zen Pio Cabanillasek orduko “eskola nazionalari” izena aldatu zionean “eskola publikoa” deitzeko magia egin zuela diot eta berak ulertu...

0 iruzkin

ESKOLA PUBLIKOA Ez da Euskal Herrian behar dugun eskola publikoa

“Publiko” hitzak, euskaldunontzat, iruzurra dakar berarekin. Slavoj Zizek filosofoari atsegin zaion amarru bat gogoratzea ez legoke gaizki: nekazari hura zaindarien aurretik egunero pasatzen zen baratzeko produktuez gurditxoa gainezka zuela. Ohartu ziren arte gurdiak zirela oharkabean nekazariak pasatzen zituenak haien muturren aurretik. Publikotasunaren izenpean unibertsaltasuna, doakotasuna, integrazioa, aniztasuna, laikotasuna, eta abarrak ederki pasatzen dira mundu guztia...

0 iruzkin

Saiatu

 

Saiatuk haztatu edota probatu esan nahi du (ez frogatu). Ez da, beraz, monografia, testu didaktikoa edo tratatua.Eguneroko bizitzak edonori etengabe eskatu ohi zaion iritzi duina idatziz finkatzea dugu entseguaren funtsa. Saiakera sortzailea behar baitu izan, ez jakintzaren metaketa antzua.

Literaturaren historian Michel Montaigne (1533-1592) izendatu ohi da saiakeragintzaren aitzindaria eta, ildo horretatik, XVI. mendearen bukaeran hedatutako kultur giroan kokatu beharra dago...

0 iruzkin

Demokrazia Ordezkatzaileak Demokrazia Zuzena debekatu

Igande honetako hauteskundeak direla eta hautetsi denek nahi dute, jakina, hautesleen onarpenaz gain, gehiengoa lortu ahal izatea eta, ahal dela, Gobernua gidatzea agintearen ordezkapenean oinarritzen den demokrazia sistema honetan baina gobernatzeko sistema hori, demokrazia alegia, noizean behin ordezkariak hautatzeko zeremonia baina zerbait gehiago bada. Egia da ohiko bihurtu zaigun demokrazia ordezkatzailearekin batera Demokrazia Zuzena ere badagoela gogoratu beharko genukela; gai bati...

0 iruzkin

Déjà vu

 

 

Urriaren lehenaren aurrean CDRko partaide independentisten kontra aritu dira espainiar indar armatuak Katalunian, prentsaren laguntzaz, giro politikoa nahasi nahian. Euskal Herriko jendeak hori zer den jakin arren ez da berdin gertatzen Puigdemont eta bere inguruarekin eta, bertako independentistak babestu arren, Euskal Herriko askapenaren aldeko borrokaz espainiarrek zabaldu ohi dutena sinetsi dutela erakutsi dute hemen, Katalunian ez bezala, benetako terrorismoa zegoela...

0 iruzkin

Txillardegik laurogeita hamar urte

 

beteko zituen gaur, Gudari egunean, eta Euskal Herriaren aldeko borrokan funtsezko ekarpenak egin baditu ere oroimen partekatuan oraindik ez dago onartua eta, beraz, haren oroitzapena diskriminatua segitzen du.

Txillardegi etxean zegoen tokian, Donostiako Antiguan, Gaskuña plaza jartzen du eta bertan herri ekimenari esker margotutako irudiaz salbu Donostiako udalak ez du oroigarririk baimendu. Aitzitik, inoiz toki izenaren jatorria eta idazlea gogorazteko ezarritako argibideak...

azken post-ak
azken iruzkinak