Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Burgoseko Epaiketatik Euskaraldira

Egoera hori gainditzeko moduari buruz, Sartrek berak ere Albert Memmiren lanetan bilatu zuen euskarria

Euskal kultura “ kolonizatutzat” definitzea debate askotako eztabaidagai izan dugu orain, Euskaraldiaren sasoian, eta Burgoseko prozesuaren garaian ere baina, oro har, esker abertzaleak egin ohi den aukeraren ildoaren erreferentziatzat har bitez Gisèl Halimiren Le procès de Burgos liburuaren (Gallimard, Paris, 1971; Collection Témoins) hitzaurreko J.P. Sartreren hitz hauek partzialak, zalantzagarriak edo susmagarriak ez direnak: «Si colonie il y avait, ce paradoxe que le pays colonisateur serait pauvre et surtout agricole au lieu que le pays colonisé serait riche et qu’il offrirait le profil démographique des sociétés hautement industrialisées» (Balizko kolonia honen paradoxa hau da: herrialde kolonizatzailea pobrea baldin bada eta, batez ere, nekazaritza ekoizpenean oinarrituta, eta herrialde kolonizatuak, berriz, aberatsa eta oso industrializatutako gizarteen profil demografikoa izango balitu...); paradoxikoki izan arren, Euskal Herria “herri kolonizatuen” artean sailkatzeko aukera egin zuen Sartrek, eta horrekin batera, apurtu egin zuen orduan (eta orain) marxismo dogmatikoak definitzen zuen kolonizazioarekin (gizarte kolonizatzaileak kolonizatua baino garatuagoa behar duela izan), askapenaren aldeko borroka mota guztiei zilegitasuna ematen zien eta, bide batez, autodeterminazio eskubidea ere aitortzen zion, berez.

Horretarako, aipatu aukera hura, askapenerako borrokaren oinarria, alegia, hizkuntz/kultur eremuan oinarritu zuen: «La majeur partie des millions rendus vont aux organes d’oppression (administration espagnole où espagnolisée, armée d’occupation, police, tribunaux etc.) ou débasquisation»( lapurtutako diru gehienak zapalketa-organoetara joaten dira, hots, Espainiako administrazio espainolistara, okupazio-armadara, poliziara, auzitegietara, etab. edo deseuskaldunizatzera).

Egoera hori gainditzeko moduari buruz, Sartrek berak ere Albert Memmiren lanetan bilatu zuen euskarria eta, egile honen "Portrait du colonisé"  ("Kolonizatuaren erretratua") liburutik hara aipu eginez, honako hau ondorioztatzeko erabili zuen, hots, kolonizazioari buruz ko-lonizatua bakarrik mintza daitekeela behar bezalako sakontasunez, zeren, betiere haren argudiatzeari jarraituz, kolonizazio kulturala kolonizatzaileek sekula izan ez dezaketen bizi esperientzia delako.

Aurrean esan dudan guztiaz, hauxe, Txillardegirena izan zen aipatu testu hauen (bai Sartrerena baita Memmirena ere) lehengo euskal itzultzailea. Euskaraldiaren garaiotan badugu, bada, zertaz sortu, zertan saiatu, zeri buruz gogamen egin gure hizkuntzaz, dialektoez, soziolinguistikaz, glotopolitikaz eta, oro har,  politikagintzaz

Bilatu