Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Eta munduak ibiltzen jarraitzen du.

Honelako izenburua du 2009an, Daniel Chavarria, berriki zendutako idazleak argitaratu zuen oroitzapen liburuak: Y el mundo sigue andando, jatorrizko bertsioan.

Urte bete lehenago ezagutu nuen nik Habanako liburu azokan non nire “Faustoren itzala”ren edizio kubatarra aurkezten nenbilen (LA SOMBRA DE FAUSTO (2008, Ed. Arte y literatura/Habana. Cuba).

 

Chavarria, Uruguaien jaio arren, idazle kubatar gisa aurkeztu ohi zuen bere burua 1969az geroztik Habanan bizi baitzen.

Ez zen, gainera, modu arruntean hara iritsi, bere memoria liburuan azaltzen duenez, hegazkin bat bahitu eta Kolonbiatik Kubara joan zen aterpe politikoaren bila. Baita lortu ere, alajaina…

Iraultza garaiko idazlea zen, zeinean, idazleak, idazteaz gain, mota guztietako borrokari ekin behar izaten zion.

 

Kultur handiko gizona, Habanako Unibertsitatean latin eta grekozko irakasle moduan aritu zen eta mota guztietako testuak utzi zituen: entsegua, eleberria eta abar…

 

Txalaparta argitaletxeak haren liburu batzuk kaleratu ditu gaztelaniaz: Raul Sendicen biografia baita Allá ellosAdiós muchachosUna pica en Flandes eta Príapos eleberriak ere.

 

Duela gutxi, hilaren 6an, Habanan hil zen, 85 urte zituelarik, baina, goian esan moduan, idazle oparoa eta berezia izan arren, bera zen, benetan, ezagutu beharreko pertsonaia.

 

Bere biografia irakurtzen dugunean, bizitza iraultzailea zer den ohartzen garen bezala, iraultza bera arlo guztietara eraman beharreko bizimodua dela jabetzen gara.

 

Bere arrastoan dabilen beste idazle euskaldun batek honela utzi zuen izkiriatua:

Herioa hitzaz trufatzen da, baina hil ondoren ere, hitza ibili badabil.”

Herioak bere eginkizuna bete berri du baina, iraultzaile honek zioskunez, munduak ibiltzen jarraitzen du… 

 

 

Bilatu