Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Ondare historikoaren amiltze penagarria

Logroñoko Udalak berretsi berri du Mantible zubiaren arkua erori egin dela

Mantible Zubia Logroño eta Arabako Assaren artean dagoen ondare-elementurik zaharrena da ziurrenik, eta 1983tik Interes Kulturaleko Ondasun gisa katalogatuta dago Espainiako monumentu nazional gisa. Zubia, berez, II. mendeko jatorri erromatarrekoa izan daiteke, nahiz eta historialari batzuek XI. mendeko Erdi Aroko jatorria izan daitekeela ere esaten duten.

Azken ikerketen arabera, zubia harlanduzko harriz egin zen, zirkuluerdiko arkuz, eta egiturak 164 metro eta bost metro zabal ditu, eta gehienez 30 metroko altuera zuen bere garaian. Gaur egun, zutabea eta lehen eta hirugarren arkuak baino ez ziren kontserbatzen, laugarren, bosgarren eta seigarren zutoinen oinarriez gain. Kontserbatzen den arku bakoitza udalerri batekoa da, Errioxa eta Araba arteko mugan baitaude, Euskal Herrian.

Zubiak izena eman zion (Mantible) Pedro Calderón de la Barca dramaturgo espainiarrak idatzitako komediari zeina1630ean estreinatu zen eta 1636an argitaratu. Lope de Vega zelakoan zegoen aipatu izkribua baina uste okerra zen.

Calderónek ziklo karolinjioko kantak eta frankoen eta sarrazenoen arteko borroka erabili zituen bere idazlanaren oinarri gisa. Fierabrás eta Balaánen aurkako hamabi pare frantziarren balentriak kontatzen ditu, eta Mantible zubia, Fierabrás dorrea eta kristauen kanpalekuak bezalako leku zehatzetan jarri zuen trama. Literaturarako eta Historiarako garrantzia handiko zubia da, beraz.

Hala eta guztiz ere, Logroñoko Udalak berretsi berri du Mantible zubiaren arkua erori egin dela. Udalak ohartarazi du ibaiaren goraldiak eta beste fenomeno meteorologiko batzuek, hala nola, elurrek eta izozteek, bazutela egituran kalteak eragiteko aukera eta halaxe gertatu berri da arku osoa amiltzerakoan.

Penagarria benetan...

Bilatu