Tags txillardegi

0 iruzkin

Txillardegi, toponimo hilezkor bat Arantzazun

 

Txillardegi, toponimo hilezkor bat gure geografian“, idatzi zuen behin Koldo Izagirrek.

“Txillardegi Mundua aldatu nahi zuen filosofoa izan zela” zioen eta, ildo beretik, “eredugarritzat” ere bazuela.

Halaber, honakoak adierazi zituen Andres URRUTIA Euskaltzainburuak (Txillardegi, euskal «intelligentsia»-ren haritik”. GARA 16/01/2012).

  “Belaunaldiei dagokienez, Txillardegik ekarri zigun guri, joan den mendeko...

0 iruzkin

Txillardegiren irudia Txillardegi Enparantzan

 

 Donostiako Txillardegi Enparantzarik ez dago. Txillardegi izendapena ez jartzearren Gaskuina plaza bataiatu zuen Udalak, nahiz eta bertan, XVII mendetik gutxienez, Txillardegi toponimikoa egon.

Plaza hartan jaio zen Enparantza abizeneko bat, Jose Luis Alvarez Enparantza, alegia, zeinak idazten hasi zuenean, Txillardegi ezizena aukeratu zuen, euskal tradizioari jarraituz, etxearen izena hartuz.

Duela 60 urte, 1957an, euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak Txillardegi,...

0 iruzkin

Euskal Herria irakurri ahal izateko aholkua

 

Egun hauetan, ohiko liburu feriak etortzearekin batera, idazle ezberdinen obrak kolektiboki irakurtzeko joera ari da hedatzen: Itxaro Bordan Bilbon, Lander Garro Hendaian eta abar.

Ahaztu egiten zaigu, ordea, hirigintzako espazioak ere irakurri egiten direla. Kale izenak, parke bakoitzaren izendapena edota ikastetxe, kultur-etxe, liburutegi  eta abarrek izena badute, eduki, eta gure herriaren edota hiriaren egoera kulturalaren berri ematen digute. Eta horretaz ari garelarik,...

0 iruzkin

Txillardegiren oroimena, edo alderdien interesak herriaren gainetik jartzen direnean


Datorren urtarrilaren 14an euskal kulturarako funtsezkoa izan denTxillardegiren heriotzaren V. urteurrena beteko da eta, aurreko urtetan bezala, honako galdera plazaratu nahi dut:

Zergatik ez zaio publikoki aitortzen Txillardegiri beste hainbesteri eman zaion esker onik?

Donostian, esaterako, euskalgintzan ezagunak izan diren Karlos Santamaria, Ignacio Barriola, Imanol Lartzabal edo Elbira Zipitria izenak honezkero paisaian txertatuak egon arren Txillardegiren izena ez da inon ageri. Baina...

azken post-ak
azken iruzkinak