Tehatxeze Tehatxeze

Munduko twitten mapa

Munduko argindarraren jatorrizko satelite mapa ikusi dutenentzat, ez da berritasun handi bat izango, baina bost ikerlarik plazaturiko munduko Tweeten mapa gure planetaren desorekaren beste adibide bat bezala agertzen da,nahiz eta hein batean gehiago kontrastatua izan, baina gutti halere. First Monday sareko aldizkarian plazaratu da beraien lanaren emaitza, eta egia esan interesgarria dago bistatxo bat emaitea.

                        munduargimapa

Goian eman dudan lehen mapa hori, duela urte zonbaitzu agertu zena, munduko argindarraren jatorria zuen oinarri. Aldi honetan, mapa honen ideia baliatuz, bost ikerlarik Twitter Decahose datu basea erabiliz (munduko tweeten %10.a kondutan hartzen dituenak), Tweeten geografia dute ikertu, eta beraien lanaren emaitza mapaz ere ezagutarazi dute.

Lehen mapa honetan tweeten nundik bidaliak diren ikusten da:

                       Tweetmapa

Eta argindarraren mapari batuz honelako irudia sortzen dute (tweetak gorriz agertzen dira):

                     Tweetargimapa

Baina ikerlariak ez dira hortan geratu, eta tweeten jatorrizko hizkuntzak ere aztertu dituzte.
Eta ondorioz honelako mapa bat plazaratu dute, nun ingelesa, gaztelera, indonesiarra, japoniarra eta portugesa agertzen dira gehien erabiltzen diren hizkuntzen artean: 

                     Tweethiwuntzmapa

Itzuli bat eman dut euskara nunbait agertzen bazen ere ikusteko, baina bestelako ikerketa bat izan arte, munduko Besteak (%8,39) atalean sartzen garela somatzen dut. Zortzi horietatik zenbatek euskaraz tweeteatzen duten? Agian landu beharko da egun batez.

Eta amaitzeko Re-tweeten mapa ere azaltzen da beraien inkestan:  

                     RTmapa

Windowseko pausa lehio baten antza badu ere, mapa bat da, ez da animatuko!