Tehatxeze Tehatxeze

Tor sarea...Ni haiz, Hi naiz...anonimoak gara

Astearen hasieran Japoniako poliziak, segurtasun aitzaki batzuk tarteko, Tor sarea blokeatzea galdetu zuela jakin genuen. Baina Tor zer da? Ez, ez naiz bikingoen jainkoaz ari, eta ez gaude erlijio gerla berri baten aurrean...internet sareko anonimotasunaz ari naiz.

                         tor

Berria, asteartean jakin arazi zen The Mainichi japoniako egunkariaren bitartez: hango poliziak Tor sarea blokeatzea eskatu zien sareko operadoreei. Diotenez 
Demon Killer izeneko internauta batek hainbat heriotz mehatxu bidali zituen Forum batzuetara. Lehen urrats batean, japoniako poliziak mehatxuak nundik bidaliak
ziren ikertu zuen, eta handik guttira lau helbide elektroniko ezberdinen jabeak atxilotu zituen. Debalde! Lauak ez zuten deus ikustekorik. Demon Killer behin
atxilotua, Tor sarea bere anonimotasuna gordetzeko maiz erabiltzen zuela ohartu baitziren. Eta ondorioz ba sare honen blokeoa eskatu zuen Japoniako National
Police Agency-k. Betiko kondua nunbaiten: errepresio aitzaki batzuen pean, herritarren askatasunak murriztu. Deus berri munduan...

Aldiz, historio honek balioko digu Tor sarea zer den azaltzeko. Eta lasai, beti bezala ez da teknikari edo nabigatzaile zorrotz bat izan behar.

Tor sarearen ideia zer den oso errexa da ulertzea. Tor dezentralizatutako sare mundiala da. Behin programa deskargatuta, honekin konektatzen bazara, sarean konektatua dagoen ezezagun baten helbide elektronikoa asignatuko dizu...eta zurea beste bati. Eman dezagun zure helbide elektronikoa (edo IP) 98.125.45.87 dela (asmakizun osoa ez det frogatu), behin Tor-rekin konektatuz, ba publikoki ikusiko den zure helbidea ezberdina izango da: 85.65.32.85 adibidez. Anonimotasuna da Tor-en izaera.
2010. urtean Software librearen saria lortu zuen, eta gaur egun kazetari edota Giza Eskubideen Elkarteko kide ainitzek erabiltzen dute sare hori munduan zehar.

Eta ikusiko dugun bezala, oso errexa da. Lehen pausua, Tor Project helbidera joan:

              torsistema

Programa deskargatu. Zure eskritorioan edo deskarga karpetan Tor Browser karpeta ikusiko duzu. Barnean Start Tor Browser.exe programa bat ukango duzu. Klikatu 
eta honelako lehio bat agertuko zaizu:

                            tor2

Sarean Anonimoa zara. Normalki interneteko orri berri bat ongi konektatua zaudela esateko zabalduko zaizu honela: 

                           tor3

Tor edozein momentutan geratzen ahal duzu, edota beti horrela nabigatzea erabaki. Big brother is watching you, bai!! Baina batzutan zailtasunak ditu!