Hemen artxibatutako artikuluak: 2015-11

0 iruzkin

Paris: erlijioa ere bada giltza!

 Pariseko atentatu larriek guda giro tamalgarrian kokatu gaitu europarrok, eta hegazkinak bonbardatzen ikusteak nolabaiteko lasaitasuna eman die zenbaiti. Jakin badakigu Pariseko biktimak bezain errugabe direnak egon eta egongo direla bonben azpian Sirian, Iraken … Izan ere, oker ibiliko da kontu honetan “onen” alde eta “txarren” aurka bere burua era manikeista batean lerrokatzea bilatzen duena: eszenatoki honetan errugabeen odolez eskuak zikin aktore...

0 iruzkin

PROUD MARYk ibaian jarraitzen du

 Sufritu beharreko hainbat tristura eta pena baditugu euskaldunok. Historia latza bizi izan dugu azken hamarkada hauetan, ekintza eta gertaera ikaragarriekin; oraindik jarraitzen dute batzuek eta beste batzuen itzal luzean bizi gara oraindik. Baina haatik, egoera itxaropentsu berrian bizi gara. Bestalde, pozak ere izan ditugu, eta handiena, dudarik gabe, herritarrek, beren sustraiei eutsiz, hizkuntzari inoizko bultzadarik handiena eman izana; euskara bararentzat urratu gabeko bideetan...

0 iruzkin

Tradizioa traizionatu

Tradizioak mantentzearen aldekoa naiz, bai, besteak beste orain garena izan ginen horri zor diogulako, eta, norbere tradizioak gordeta, mundua leku aberatsago eta interesgarriagoa delako. Tradizioak, beraz, gogoko ditut, baina, kontuz!, ez guztiak eta ez kasu guztietan. Eta gainera ez dut urte tradizioek aldaezinak izan behar dutenik. Aldiz, tradizioak traizionatzearen aldekoa naiz, buelta ematearen aldekoa, berrikuntzak txertatzearen aldekoa. Izan ere, tradizio askok horixe merezi baitute,...

0 iruzkin

Katalunia – Espainia, hasi da dantza

Laster abiatuko da hauteskunde kanpaina Katalunian, eta albiste handia izan beharko luke. Izan ere, hil honen amaieran Katalunian egingo diren hauteskundeak Franco hil ondorengo garrantzitsuenak dira; behintzat nik honela ikusten dut. Zergatik? Ikusi, aurreko bozketa guztietan ez da egon Espainiaren status quo-a zalantzan: aldaketak aldaketa, gauza gehienek nola hala berdin jarraituko zuketelako segurtasuna zegoen. Oraingoan, aldiz, Espainiaren egitura eta osaketa bera arriskuan jarriko duen...

1 iruzkin

Grezia: zergatik haserretu zen Daniel Cohn-Bendit

Grezian herritarrek bozkatuko dute zorrari buruz, baita Europako erakundeek planteatutako murrizketa berriei buruz ere. Ondorio politiko garrantzitsuak egongo dira, emaitza batarekin zein bestearekin. Bidegurutzean daude greziarrak eta batera ala bestera egin behar dute; hau da, burua makurtu eta ezarri nahi dizkieten baldintza latzak onartzea dute ala ezetz esatea. Syrizaren gobernuak jarri ditu herritarrak ataka horretan, eta ongi egin du, bere programari uko egitea ekartzen baitu Europako...

1 iruzkin

JE SUIS TXISTULARI

Duela hilabete gutxi guztiak ziren “Charlie”, adierazpen askatasunaren defendatzaile sutsuak. Rajoy bera Parisera joan zen kalean “Je suis Charlie” adierazteko. Pozgarria, adierazpen askatasunarekin konprometitutako horrenbeste politikari, kazetari, eta abar ikustea.

Baina, kontxo, handik gutxira milaka pertsonak  txistuka eta askatasunez beren iritzia minutu labur batez adierazten dutenean, horiexek beraiek fiskaltza eta legeak hasi dira mugitzen zigor baten...