Hemen artxibatutako artikuluak: 2016-06

0 iruzkin

Glory Days

Garai batean EAJko politikariek pentsatuko zuten egiazko autogobernua eskuratu zutela EAEren esparruan. Konpetentzia osoko arloa zen hezkuntzan, adibidez. “Glory days” zetozen Euskal Herriarentzat. Ezin da balorazio osoa eta egokia egin honelako post laburrean, “autonomiak” zer eman duen aztertzeko; ez litzateke ez zuzena, ez orekatua. Liburu potolo bat beharko genuke “autonomia” honek eman dituen argiak eta ilunak zehazteko. Baina argigarriak dira, nolako...

0 iruzkin

Bada, nik potolo ikusten dut

Zer esango dizuet, bada? Nik potolo ikusten dut, lodi-lodia, argiago  nahi baduzue. Hain potolo ezen ez baitirudi hegaldi labur bat ere  egiteko gai denik. Txoritxoari buruz ari naiz, noski, txantxangorriari buruz, Eusko Jaurlaritzaren euskara sustatzeko kanpainaren txoritxoaz:

 Webean honako azalpena ematen dute:  Zergatik Txantxangorria? Txantxangorria maite dugun animalia txiki eta kuttuna da; bizkorra, bizia. Euskarak bezalaxe, hegoak astintzea behar du airetik arin...

0 iruzkin

Hezkuntza klaseetan (klase sozialetan) gero eta banatuagoa

Jakin badakigu krisi honek aberatsak gero eta aberatsago egin dituela eta, aldiz, langileon baldintzak okertu, sektore zabalak pobretu eta emakumeak eta gazteak bereziki prekarietate izugarrian jarri dituela. Badakigu pribatizazioa etengabe indartzen ari dela zerbitzu publikoak ahulduz eta kaltetuz (osasunean, pentsio-sisteman, arlo sozialean…). Gure hezkuntza sistema ere bada honen adibide; izan ere, eginiko murrizketek eta hartutako erabaki politikoek irakaskuntza publikoa gero eta...

6 iruzkin

Borroka ez da bide makarra

LOMCEren aurkako M17 ikasleen mobilizazioak hizpide luzea ematen ari dira egun hauetan. Baina ez da hitz egiten LOMCEren inguruko kontuez, bai zera. Iruñean eta Gasteizen gertaturiko istiluak dira mintzagaia, eta gaia bi hiriburuen udaletara eta Gasteizko Parlamentura ere iritsi da. Eta horra hor lehen gogoeta: biolentziak berez duen ikusgarritasunak (eta interesa pizteko erakargarritasunak) gainontzekoa estaltzen du. Dagoeneko jakin beharko genuke hori. Botereari horrexegatik...

1 iruzkin

3 de marzo: dignidad y mezquindad

Quienes, aun siendo niños, vivíamos en Vitoria el 3 de marzo del 76 recordamos con claridad ese día, el día dramático en el que la policía tiroteó a la gente, a trabajadores en huelga. La tensión, la conciencia de que era un día histórico y terrible, estaba en el ambiente. Y todos los años lo seguimos recordando, entre otras cosas por la voluntad decidida y organizada de que aquello no se pierda en el olvido. Dos...

0 iruzkin

Mozorroen dantza

Inauteriak pasatu dira baina mozorro dantzan jarraitzen dugu. EAEn Heziberri dekretuak badoaz publikatzen, baina Heziberriri txapela kenduta, halehop, LOMCE bera da Heziberriren atzean antzematen dena. LOMCE betetzeko euskal bidea da Heziberri. Bagenekien, eta horregatik ez gaitu harritzen. Galdera honakoa da: zergatik berrantolatu behar da hezkuntza orain, LOMCE bete-betean dagoenean? Zergatik lege berriak planteatu, noiz eta LOMCEren eraginpeko garaian? Hamarkadak pasatu ditugu EAEko...