0 iruzkin

27 ARRAZOI 26an GREBARA ATERATZEKO

Zergatik atera kalera eta egin greba 26an? Aukeratu zure arrazoia(k) hemengo 27 hauen artean; gainera zure arrazoiak ere gehitu ditzakezu blog honetan:

1. Uztailetik aurrera enpresen kotizazioak jaisten diren bitartean dependentziarako laguntzak murrizten direlako.

2. Ez Lopezek, ez Barcinak, ez Raxoik zu ateratzea nahi ez dutelako

3. Oraindik duintasun hitzaren esanahia dakizulako.

4. Kaletik ibiltzea, nahiz tabernak itxita egon, atsegina izan daitekeelako.

5. Obrint Pas Valentziako taldearen Coratge kantaren letran zurea den zerbait badagoelako:

Correrem descalços                   /Oinutsik egingo dugu korrika
sota un cel de mil estreles         /mila izarretako zeru baten azpian
a les nits d'hivern de pluja i fred  /euriazko eta hotzezko negu-gauetan
sentirem la fúria                          /grina sentituko dugu
corrent per les nostres venes   /bizi-bizi gure zainetan
l'emoció salvatge contra el vent            /haizearen aurka sentipen basatia
encendrem fogueres                  /suteak piztuko ditugu,
amb la ràbia i la tendresa         /haserreaz eta goxotasunaz,
que durem gravades sota el pit             /bularpean daramatzagun horiez,
i clavarem les mans                    /eta eskuak lotuko ditugu
a les arrels d'aquesta terra       /lur honen sustraietan
d'on naix el coratge                    /hor non gu geu
de seguir                                       /bizirik sentitzen jarraitzeko
sentint-nos vius                           /ausardia jaiotzen den

Creuarem els pobles                   /Herriak zeharkatuko ditugu
amb les finestres obertes          /leihoak irekita
i els somriures nus sota el sol roig        /eguzki gorriaren azpian irriparra bilutsik
estendrem revoltes                    /matxinada apalak egunerokoan
quotidianes i senzilles                /zabalduko ditugu
amb l'amor que ens crema dins el cor /bihotza erretzen digun maitasunarekin
viurem l'esperança                     /biziko dugu itxaropena
dels qui lluiten cada dia             /egunero borrokatzen dutenena
com mil punys units per un embat        /bultzada batez bildutako mila ukabil bezala
i omplirem carrers                      /eta kaleak beteko ditugu
amb les riuades d'alegria          /poz uholdeez
d'on naix el coratge                    /zeinetatik jaiotzen den
de guanyar                                    /geure askatasuna
la nostra llibertat                        /irabazteko ausardia

 

6. Eta gainera, Obrint Pas-en Coratge kanta honek bihotza eragiten dizulako :

 

7. Kalean bat gehiago izatea, beste askorekin protestan, zuretzat berez pozgarria delako.

8. Grebara ez bazoaz oso gaizki sentituko zarelako.

9. Langabetuen ordainsaria jaitsi dutelako

10. Euskal Herriko horrenbeste eragilek, taldek eta sindikatuk batera deitzeko ahalegina egin dutelako.

11. Etengabe gezurretan dabiltzala badakizula jakin dezaten.

12. Zure ustez, egun bakarreko greba oso gutxi delako (baina, hala ere…).

13. Zure ustez, ordu bateko lanuztea nahikoa izango zelako (baina hala ere…).

14. Zarataka eta ausart mugitzeko, hain zuzen ere geldirik, beldurtuta eta isilik nahi gaituztenean.

15. Guk geuk langileok gure alde egiten ez badugu, inork egingo ez duelako.

16. Jai eduki nahi ez badugu, Euskal Herrian geure bideari ekin behar diogulako.

17. Borroka urte latzak datozelako eta entrenatuta egon behar delako.

18. Seme-alabek 26an ez lanean ez etxean ikus zaitzaten nahi ez duzulako.

19. Zahartzaroan, egun hauetaz mintzatzean, “kalean greban nengoen” lasai eta harro esan nahi duzulako.

20. Bideo hau gogoko duzulako:

 

 

21. Zaintzen zaituzten osasun arloko langileak, sua dagoenean datozen suhiltzaileak, ume eta gazteez arduratzen diren irakasleak … agintariek oso gaizki tratatzen ari direlako.

22. Langabezian dagoena, motiboak soberan izan arren, greba egin ezin duelako.

23. Greban atera zaizun gehienetan oso gustura sentitu zarelako.

24. 2012ko otsailean kontratuak kaskartzeko, kaleratzeak merkatzeko eta negoziazio kolektiboa ahultzeko lan erreforma egin zela ahaztu ez duzulako.

25. 2012rako EAEn eta Nafarroan aurrekontu antisozialak onartu zituztela ahaztu ez duzulako.

26. Zapateroren 2010ko eta 2011ko iraileko lan erreformak ahaztu ez dituzulako.

27. 2011ko otsailean, 67urtera erretiroa atzeratzeko eta kopuruak gutxitzeko, pentsioen erreforma egin zutela ahaztu ez duzulako.

/…/

/