0 iruzkin

HAUTESKUNDE OSTEKO ZENBAKIAK

Europar hauteskundeak pasata, komeni da utzi diguten argazkia arretaz aztertzea. Alderdietako arduradunak horretan ibiliko dira egun hauetan. Ezkerrean eta soberanismoan geure burua kokatzen dugunok pista eta erronka berriak ditugu, emaitzak aztertuta. Badaude arrazoi gehiago pentsatzeko gauzak alda daitezkeela eta gizartean sakoneko aldaketak gertatzen ari direla. Katalunian era nabarmenean eta hemen ere, beste dinamika eta egoera batekin.

Hauteskundeen ondoren askotan eginiko ariketa dakarkizuet gaurkoan: bi ardatzen inguruko gogoeta, ezkerra-eskuina alde batetik, eta soberanismoa-unionismoa bestetik. Arbelera zenbakiak ekarrita, Euskal Herriaz zer esaten duten aztertzeko bidea ematen du. Datuak lortzeko, honetaz baliatu naiz: http://m25hauteskundeak.naiz.info/

 

EZKERRA-ESKUINA

Hasteko, arazo metodologikoa daukagu: zer alderdi har daitezke eskerrekotzat? EHBildu, Podemos eta IU bai, baina PSOE ere ezkerrekotzat hartu beharko genuke? Eta UPyD?

  • Lehenengo hiruren botoak gehituta (hurrenez hurren 220.126 + 72.475 + 62.594) 355.195 dugu ezkerreko botoa.
  • Eskuinekoa bilduz gero, EAJ, PP eta Vox hartuta (213.583 + 131.316 + 7.596), 352.495 da kopurua, berdinketa teknikoa.

 

Jakina, UPyD (34.755) eta PSOE (135.627) kanpoan utzita ateratako kontuak dira. PSOE ezkerrekotzat hartzen badugu (aceptando pulpo como animal de compañía), ezkerra nagusi Euskal Herrian (490.822 ezkerreko boto). UPyD espainiar nazionalista sutsu izateaz gainera ez dakit zer gehiago den, han PSOEn, CCOOn, PPn ibilitako jendea biltzen da.

Zuk zeuk aukeratu nahi duzun gehiketa eta atera ondorioak.

 

SOBERANISMOA-UNIONISMOA

Argiagoak dira kontuak honen inguruan:

  • Soberanismoan lerrokatutakoak, erabaki eskubidearen aldekoak: EHBildu, EAJ, Podemos, IU (220.126 + 213.583 + 72.475 + 62.594) 568.788 boto.
  • Unionismoan daukaguna: PSOE, PP, Vox eta UDyD (135.627 + 131.316 + 34.755 + 7.596) 309.294 boto.

 

Soberanismoak ez du bikoitza biltzen, baina hurbiltzen da. Hala ere, desberdintasun handiak daude EAEko hiru probintzien eta Nafarroaren artean, soberanismoa azken honetan gaur egun gutxiengoa baita. (Ikusi, nahi baduzu, http://m25hauteskundeak.naiz.info/ orrialdean)

/