Hemen artxibatutako artikuluak: 2016-06

0 iruzkin

Kartela osatu du Mugako elektronika jaialdiak, bigarren urtez

Musika elektroniko garaikideak eta esperimentalak erakusleiho izango ditu Gasteizko Artium museoa eta Kubik aretoa, urriaren 21 eta 22an. Mugako jaialdiak bigarren edizio honetan parte hartuko duten artisten izenak aditzera eman berri ditu, eta, dagoeneko, sarrera arruntak eskura daitezke, maiatzean prezio bereziarekin salmentan jarritako sarrera guztiak agortu ostean. Besteak beste, nazioarteko Broken English Club, Objekt edo Answer Code Request arituko dira jaialdian, baita Euskal...

0 iruzkin

Sarean entzun daiteke Perlak taldearen 'Itzaletatik' disko berria

Maiatzaren 17an, 'Emakume kuantikoa' aurrerapen abestiaren berri taldearen Facebook orrialdean eman ostean, Perlak laukoteak 'Itzaletatik' disko berri osoa eskegi du Bandcamp orrialdean. Datorren kontzertua hilaren 23an emango dute, Bilboko Kafe Antzokian, aurtengo Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi duen Dekot talde bizkaitarrarekin batera.