Eneritz Dueso naizplus blogak

Urretxu eta Zumarragako Kalegorrian musika zikloa 'crowdfunding' bidez laguntzeko kanpaina jarri dute abian

Kalegorrian Urretxu eta Zumarragako kultur elkarteak laugarren aldiz antolatuko du, aurten, musika zikloa, ekaineko hainbat asteburutan. Estilo eta izaera desberdineko talde, bikote nahiz bakarlariak arituko dira jaialdian, eta kontzertuok finantzatzeko crowdfunding bidezko laguntza eskatu dute, lehen aldiz, antolatzaileek. Oraingoz, Anari, Niño de Elche sevillarrak, Iparraldeko eta Frantziako kideak dituen Bengalifere Trio taldea, eta Fits urretxuarren kontzertuak dituzte lotuta musika ziklorako. Karena webgunearen bidez egin daiteke Kalegorrianen proiektuari laguntzeko ekarpena.