Beñat Zarrabeitia

Pirlo, Panenkaren oinordeko bikaina

 

1976an Antonin Panenka txekoslovakiarrak mundua zur eta lur utzi zuen Eurokopako finala erabakitzen zuen penaltia era bitxi eta ikusgarrian jaurti ondoren. Panenkak xamurtasun osoz jo zuen baloia, garaiera handiegirik hartu ez zezan, baina jadanik lurrean zegoen Sepp Maier mitikoa gainditzeko abiadura nahikoarekin. Belgradeko Marakana Txikian egin zuen, geroztik horrela botatako penaltiek "Panenka" ezizena hartzen dute.

Atzo, Kieveko Estadio Nazionalean, Andrea Pirlok erakustaldi aparta eman zuen. Goi mailako jokalaria da italiarra, Milan utzi ostean Juventusen bigarren gaztaro bat bizitzen ari da.. Kalitate handiko futbolaria da Pirlo, Italiako selekzioaren estiloa aldatzerainoko maila duena.

Ingalaterraren aurka partida ederra jokatu zuen eta norgehiagokak iraun zituen 120 minututan  berdegune gainean zegoen jokalaririk onena izan zen. Baina, oraindik ere bere unea iristear zegoen. Penalti jautiketetan, Roy Hodgsonen mutilek aurre hartu zuten Montolivok huts egin ondoren.

Italiarrek dena kontra zutela heldu zen Pirloren unea. Erdilariak penaltien txanda desorekatu zuen. Panenkak 36 urte atzera egin zuen gisara, jaurtiketa bikain batekin Hart atezaina gainditu zuen. Italiarrek konfidantza berreskuratu eta ingelesek hondoa jo zuten. Artista handia da Andrea Pirlo.

pd: Gehigarri gisara Panenkak 1976an Marakana Txikian eginiko jaurtiketa.