Ni Euskalduna blog naiz

Gu Durangarrak! Gu euskaldun txikiak!

Durangora joan ginen, San Jose Jesuitak ikastetxera. Bideoa egin ahal izateko kamera eta mikrofonoa jartzen genuen bitartean, irakasleak ikasleentzako gozokiak ekarri zituen. Horrela, urduritasun guztiak desagertu egin ziren eta elkarrizketarekin hasi ginen. Era guztietako erantzunak eman zizkiguten eta elkarrekin barre egin genuen.

Durango bisitatzen ere egon ginen. Hain polita da Durango! Mendien artean dagoen herria, erreka gurutzatzen duena, eraikin zaharrak eta ederrak dituena! Gainera kalean zehar jende guztiak euskeraz mintzatzen entzun genuen. Inolako dudarik gabe, herri euskalduna da Durango.

 

 

Eskerrik asko San Jose Jesuitak ikastetxeari gure proiektua onartu eta parte hartzera animatzeagatik! Mila esker ere irakasleei eta eskolako arduradun guztiei. Eta gure eskerrik beroena eta bereziena gure sei ikasle gozozaleei: Telmo, Katalin, Nerea, Loiola, Paule eta Mikel.

 

Ni Euskalduna Metroo-n

Ni Euskalduna Facebook-en