Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Otxandiarra!

Uste nuen baino industrialagoa den herria dela kontatu zidaten Juan Luis, Markos, Jose, Pablo, Juan Carlos eta Peli, elkarrizketatu nituen sei otxandiarrak.

Bertako euskara "Euskara zabala" hitz egiten zuten garaian eta gaur egun ere nagusi da, nahiz eta batua ikastolak direla eta pixkanaka sartzen joaten den.

Asteburuetan jende pila joaten dela diote, pintxoak, herriko giroa eta otxandiarrak kanpotarrekin eskuzabalak direlako joaten direla diote. Ni behintzat oso ondo hartu ninduten.

Otxandio, herri txikia, euskalduna eta parrandazalea.

Mila esker Juan Luis, Markos, Jose, Pablo, Juan Carlos eta Peli!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez