ttiklik blog naiz

AUTISMOAREN ESPEKTROKO NAHASTEEN (AEN) INGURUKO BALIABIDEAK SAREAN

>>Autismoaren Espektroko Nahasteen (AEN) inguruko baliabideak sarean [Gazteleraz]>>


Autismoa norberaren baitara bilduz eta itxuraz behintzat kanpoko munduaz desinteresatuz, errealitatearekin harremanak haustearen fenomeno patologikoa da.

Espektro autista

Espektro autistaren nahasteak (EAN) burmuinean egondako anomalia batengatik sortutako garapenaren diskapazitate talde bat dira. EAN daukaten pertsonek orokorrean arazoak sozialak eta komunikazioarenak dituzte. Pertsona hauek jarrera errepikakorrak garatzen dituzte, eta beraien eguneroko bizitzan aldaketak ez dituzte gogoko. Badira EAN daukaten pertsona asko, ikasi, kasu egin, eta emozio ezberdinen aurrean erreakzionatzen dute era ez ohiko batean. EAN haurtzaroan hasi eta betirako jasaten da.

EANren barruan, jarrera eta gaitasun mota pila nabari daitezke, eta EAN daukan pertsona bat, beste edozein pertsona bezala, ezberdintzen dira haien artean eragiten duten eran edo egin ditzaketen gauzengatik. Inoiz EAN dituzten bi pertsona sintoma berberak izango dituzte. Sintoma bat posible liteke pertsona batean arina izatea eta beste batean berriz larria.

HONAKOAK DIRA UME EDO HELDU BATEK IZAN DITZAKEEN EANREN SINTOMA DESBERDINAK.

Gaitasun sozialak: orokorrean EAN daukaten pertsonek beste pertsonekin ez dira erlazionatzen pertsona normal bat bezala, seguruenik ez dute kontaktu bisuala izango, eta posiblea da bakarrik egotea nahi izatea. Posible da bere inguruan daudenen sentimenduak ez ulertzea eta haien sentimenduez hitz egin nahi ez izatea. Batzuek pertsona ezberdinetan interesatuak egotea badago, baina ez dakite nola hitz, jolastu, edo kontaktu izan beraiekin.

Hitz egitea, lengoaia, eta komunikazioa: EAN daukaten umeen artean %40 ez dute guztiz hitz egiten, eta beste batzuk “ekolalia” daukate, hau da, errepikatzen dutela, jasotako hitzak eta esaldiak, bai momentu berean, eta bai beranduago. Posible liteke, eskuarekin “agur” egitearen keinua ez ulertzea, batzuetan “Ni” eta “Zu” terminoak nahasten dituzte. Beraien ahotsak nahiko monotonoak eta bolumen altukoak dira, ematen du bolumena kontrolatzeko arazoak dituztela. Normala da hitz egiten dieten pertsonei asko hurbiltzea, eta gauza beraz denbora oso luzean aritzea. EAN daukaten pertsona batzuk ondo hitz egin dezakete, baina besteei entzutea zaila egiten zaie. Beraiek gustuko duten gai bati buruz hitz egingo dute, elkarrizketak egin beharrean.

Jarrera eta errutina errepikakorrak: Orokorrean EAN daukaten pertsonek errepikatzen dituzte akzio ezberdinak askotan, orokorrean errutinak nahiago dituzte, gauza guztiak, bakoitza bera lekuan egoteak, horrela, zer aurkituko duten aurreikusiz. Errutina familiarretan aldaketak egitea asko kostatzen zaie, eta ez zaie gustatzen. Adibidez, lehenago pijama jarri eta gero aurpegia garbitzen duena, orokorrean asko molestatuko da eskatzen badiogu ekintza bi hauek ordenaz aldatzea.

EAN daukaten umeek beste umeek ez bezala garatzen dira. EAN jasaten ez duten umeen garapena (area motora, kognoszitiboa, lengoaiaren area eta gaitasun sozialak) gutxi gora behera erritmo berberean ematen da. Umeek EANrekin, garapen erritmo ezberdina izango dute lehen komentatutako area ezberdinetan. Posible da hizkuntza garatzeak asko atzeratzea, area kognoszitiboa, eta gaitasun sozialak bezala, beraien gaitasun motoreak berriz ume normal batek bezala garatzen dute adin berdinetan. Posible da EAN daukan pertsona batek gaitasun oso zailak garatzea, beste gaitasun askoz errazagoa menperatu baino lehen. Ume batzuek gaitasunak garatzen dituzte eta gero hauek galtzea.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Autismo

>>Autismoaren Espektroko Nahasteen (AEN) inguruko baliabideak sarean [Gazteleraz]>>