0 iruzkin

Errezeta: KINOA, MAHASPASA, PINAZI ETA GARBANTZUEKIN

Quinoa con pasas, piñones y garbanzos

Idazteko denborarik hartzeko beta gabe gabiltza...lanpetuta gabiltzan seinale :o)

Ea hemendik aurrera martxa hartu eta ttiklik-eko atal hau behar den bezala elikatzen jarraitzen dugun.

Gaurkoan bazkarietarako proposamen batekin gatoz, errezeta hau gure ttikiekin egiteko modukoa da. Animatu eta esaiguzu nolakoa atera den.

TTiKLiK!Taldea


OSAGAIAK:

  • Konbu algarekin aurretik egositako garbantzuak, katilukada 1
  • Mihilua (Hinojoa)
  • Ereinotz (Laurel)
  • 2 c.s. Korintoko mahaspasa
  • 2 c.s. pinazi
  • 2 katilukada Kinoa
  • Barazki salda, kinoa egiteko
  • Itsasoko gatza
  • Oliba olioa

NOLA PRESTATU:

  1. Kinoa garbitu eta 10 minutuz egosi barazki saldarekin, 1 x 2 ura proportzioan. Mihilua eta ereinotzarekin.
  2. Bandeja luze batean zabaldu. Egosten den bitartean mahaspasa eta pinaziekin frijitu (sofrito) bat prestatu. Gorde.
  3. Garbantzuak kinoaren gainean jarri eta gainetik mahaspasa eta pinaziak bota. Gainetik perexila bota daiteke.

 

Bero zein hotz jateko

 

ON EGIN!

/
azken post-ak
azken iruzkinak